904 Askaziaren agurra 09/2020

                                                                                                          Askaziaren agurra

                          Kantu honek "Hizki gabeko hobia"ren doinu bera dauka. Posteritateari eskainia

                                                                                                  

 

Dantzut kantua

eta txistuaren doinua

danborila ttunttuna

kitarraren soinua.

Oholetan ttakuna

ta eskusoinua

bihotzaren orroa

eta .emozioa

 

Lalalala

sorturiko guztia

ez da galtzekoa

Lalala

hil ondoko  agurra

eta  aurreskua

 

Dakusat urteen

uhain lerro osoa

 ortzimugaturik den

hitzen itsasoa

Eskutan arkatza

daukat egun hartua

eta kitarra besoen

artean besarkatua.

 

Lalalala

sorturiko guztia

ez da galtzekoa

Lalala

hil ondoko  agurra

eta  aurreskua

 

Dusainat

argi biziaren inzentsua

  margobizigaia den

sormen izkutua

lili ederren kolorearen jarioa

marrazkitua eta bertan margotua

 

Lalalala

sorturiko guztia

ez da galtzekoa

Lalala

hil ondoko  agurra

eta  aurreskua

 

Aldaba eskutan hartua

emozioz hedatua

sormenaren hauspoak

gerora haizatua,

ez da debaldekoa

ederraren jarioa

askazia hazitzekoa

hoziak hartua.

 

Lalalala

sorturiko guztia

ez da galtzekoa

Lalala

hil ondoko  agurra

eta  aurreskua.

lalala

hil ondoko agurra

betiko oroimenean

zizelkatua