Berdintasunez
Mundua gizagai zegoelarik
Gizakiak Afrikan sorturik
gizon-andreak ausardiz beterik
eki-iparrerantz oinez abiaturik.
Eta patuaren bidea jarraiturik.
Bazkaltzera ! diotela entzun dute.
Mahaian daudenak arrotzak dirade
errazistak, herratsuak , denak txuriak
Sardexkak eta nabalak eskutan jarriak
Hor ez da andrerik, denak dira gizonak
Babestu nahi euren koloreak
gorroto gosez, eta herra egarriz denak.
Zoko batean han daude Jainkoak
Prestatzen jadanik euren aginduak
Desberdintasunari ez, Desberdintasunari ez
Desberdintasunari ez, Desberdintasunari ez
Mundua gizatua izan zelarik
Txuriak iparretan kokaturik
Koloreari garrantzia emanik
Gizonak barrabilez nagusiturik
emakumea luzarako apaldurik
gaiztokeria ta zozokeria elkarturik
Afrikatik etorri zirela eskutik
euren jatorrizko lurraldea ahazturik.
Errazismoari ez, errazismoari ez
Desberdintasunari ez, desberdintasunari ez!
Gizakia kolore batekoa izan balitz, hainbat hobe
Aise hobe, Jainkoa beltza/ izan balitz, aise hobe
Total hobe, Jainkoa Andrea/ izan balitz, dudarik gabe
Hainbat hobe, emeak arra gainditu izan balitz, egiz hobe
Aise hobe, gizona inoiz nausi izan ez balitz, total hobe, total hobe
Errazismoari ez, errazismoari ez Desberdintasunari ez, Desberdintasunari ez
Hainbat hobe denak berdin munduan
emakumeak gizonak elkargoan
Aise hobe Indarrik gabeko harremanan
Total hobe, kolore gabeko herrian
Egiz hobe, Jainkorik gabeko bizian, total hobe
Errazismoari ez, errazismoari ez ez eta ez
Desberdintasunari ez, Gizonkeriari ez! ez eta ez
koloreen supremaziariez, arrakeriari ez, ez eta ez, segur ere!