Maritxu
Udan Arizkunen egingo ditudan Ateraldi bohemioetan kantatuko dut
Kantu hau osoki espresionista abtraktua da. Bere lerrotan maiz esan ulergaitzak ezarri ditut ez direlako hitzak ulertu behar kantuaren zentzua ulertzeko. Hori da kantu honen funtsa.
Joaldunak itturingo plazan larru ta garez saltoxka, jauzika
Amaiurko gaztelua, oroimen saminez, hegorantz, agurka
Zozaiatikan da aditzen, gris berdea, Astraingo balsa horixka
Nere leihotik begira, katu beltzak xotinez, so ortziren hotsa ortoska.
Maritxu Maritxu, Etxetxipiko Maritxu, Maritxu, Maritxu, Maritxu.
Maritxu Maritxu, Etxetxipiko Maritxu, Maritxu, Maritxu, Maritxu.
Tximistak Iparlako haritz harro handiak jo ditu, jo ditu
Ursuko santa Ana ikaran, erditze berriez harritu,harritu
Saiotik ohiko usteak malko gaziez, Baztango erreketan hustu
zigor erre gorrietan, suaren txinpartetan, Etxetxipiko Maritxu.
Maritxu Maritxu,…..
Errotazain bizar xuri, begi jauziez, ibaiaren bila, jira bira
Infernuko errekatik nigar malkoak darioz itsas-itsasora
Cezannen harrietatik linburtuz, goroldio hezeak ahanztera
Apoaren bila, akerraren txeka, sorgin sortuen antzera.
Maritxu Maritxu, …..
Gauari irainez ari, goizalbak piztu oroimenak, atzarriak
Bainan herri arragoaren ardi, behi ta ahuntza aspaldi deitziak
Nafarroa askearen bularretatik, berzurkatu nahi esne ahantziak
Argi berriez asetuz, orai sendatu nahi ohiko zauri erre gorriak,
Maritxu Maritxu, Etxetxipiko Maritxu, Maritxu dute kiskaldu.
Maritxu Maritxu, Etxetxipiko Maritxu, hoben gabeko Maritxu.