001 Barrabas 12/2020

 

 

 

                                                                        Barrabas

                                                                                              

Barrabas ez zen gaizkilea/ Ezta ere ohoina ezta erailea/ Hori bai, disidentea

Palestinar populuaren oihua

Kristo gurutzatua, Barrabas libratuta

Biek Herriaren defenditzaileak eta justiziaren aldekoak

Bat edo bestea Nor gehiago ote ezkerrekoa?  

Baga biga eta higa  nor herriaren aldekoa?

Zoritxarrez, fedeak, podereak moralez jokatuz eta bi disidenteak

banatu, bakandu ta etsai bihurtu, bainan bihotzean herriak elkartu.

Bainan behin batean batek dibinotzat jokatu. 

Hori gabe Barrabastarrak gu

ta palestinaren aldekoari aizu.

Bat edo bestea Nor gehiago ote ezkerrekoa?  

Baga biga eta higa  nor herriaren aldekoa  B7AE

biba Barrabas nahas eta mahas. Jolas, solas eta kontrapas

Biba Barrabas! Herriaren alde arras   Biba arras biba biba Barrabas!

Kautera ta buhami denak nahas mahas

Gaizkile baino  anarkoa arras.   Biba Barrabas !Gora Barrabas

Bat edo bestea Nor gehiago ote ezkerrekoa?

Baga biga eta higa  nor herriaren aldekoa  

Gaur gurekin balego  Barrabas  Tabernetan, egongo litzateke arras

Jendeen arteko harreman eta solas   Horretan segur poz eta bizi arnas

Aldiz bere laguna, elizetan sartua

Kesu batikanoak fedea/ diruari  diolako  saldua

Hitza diotelako ukatua eta bere mezua aspaldi ahaztua

Bat edo bestea Nor gehiago ote ezkerrekoa?  

Baga biga eta higa  nor herriaren aldekoa