90k38 Baztango erredola 12/2020

                                                                                          Baztango erredola

                                                                                                                         Aire eta hitzak probisionalak

 

                                                                      

Erredola ez da odola erretzea, inolaz ere

Hala balitz ez nuke inoiz nerea, dudarik gabe

Baztango armarrian lauki ederrak dagerte

Xuriak eta beltzak,  denek balore ederra baitute

Denak berdin  nahiz eta desberdin kolore

Lauki Xuri eta beltzak, neurri berekoak ere

Arrazakeriari ez, ez ez eskermile

Berdinekoa oroen  balore

Beltzak eta xuriak, denak daude parez pare

Ez da kolore nagusirik agertzen batere

Nork onartuko txuriek gaina hartzen balute

Eta beltzak laukitik bota lotsarik gabe.

Denak berdin  nahiz eta desberdin kolore

Lauki Xuri eta beltzak, neurri berekoak ere

Arrazakeriari ez, ez ez eskermile

Berdinekoa oroen  balore

Erredoletan ez da arrazakeririk batere

Txuriak eta beltzak anaiak baitirade

Hor ez da gainkeririk, ez eta jainkorik  ere

Ez gorrotorik, ez etsaigorik , hainbat hobe.

Ez ez ez, eskermile, ez ez ez eskermile

Erredola ederra da Nafar Baztangoa

Berdintasun osoaren oihu eta orroa

Bere baitan elkarrekin bizitzeko gogoa

Arrazakeria ez delako  inoilaz ez legezkoa

Denak berdin  nahiz eta desberdin kolore

Lauki Xuri eta beltzak, neurri berekoak ere

Arrazakeriari ez, ez ez eskermile

Berdinekoa oroen  balore