Erregeak eta Errepublika 28/01 Erregeak eta Errepublika
Hainbeste gora behera Frantziako kondairan
Bainan Euskal herriko ohituren aurka bi errege etsai izan
Bata oilo egosle faltsua ,traidorea,
Nafarroaren suntsitzailea ta Henri quatre izenekoa
Bestea eguzki harroa, etsai paregabea
euskaL instituzioen aurka, herriaren arerioa.
eskoletan erakatsi guri, laudatu behar Frantzia osoa
gure libertateen desegilea, harroa beti izan koroa
Frantziako Henri quatre hura, Nafarroako hirugarrena
erresuma handiko errege ta desegin bere ttikiena
Azpisuge horrek, de France et de Navarre izendatu zuena.
Jatorrizkoa atxiki ordez, gurea bihurtzen haiena.
Erregea Itxurez eder, bainan funtsez arerioa
De Lancre erailea ekarri zuena ta Lapurdira obsesioa
emazteen aurkako desmasietan gizon krudel gaiztoa
egia aitorturik, merexi duen bakarra baita gorrotoa.
Louis quatorze Iduzki erregeak, Lapurdira gero iluna
Xurioren aitzakiz Ustaritzeko biltzarra ahuldu zuena.
Lapurdiko bizia erabat ito, funtsez hustu harena,
sabel gorrien burua erailez eta xiberorat hondamena
Ereduz Matalasen burua moztua enpalaturik
sabel xuriek zintzilikatu, Mauleko harresien atetik
Erregetza beti izan da gure aurka, iraina errepublikatik
Euskara eta gure herria zanpatzeko griña aspalditik
Itsu ugari etxean, Frantzia lauda bihotzean
errege edo errepublika gure aurka, jauntxoengan.
Matalasen pare nork ez du sentitzen gaur , gure herriak iraun dezan,
harri mendekatzailearen beharra , nork ez Dabiden habaila gogoan.