E BUN BUN BUN 19/10
Doinua lantzen
Bun Bun Bun liteke eztandaren soinua
Bun Bun Bun edo bihotzaren mailua.
Bun Bun Bun daiteke ere gosearen ulua
Bun Bun Bun munduko oldarraren oihua
Bun Bun Bun Herri katetuen orroa
Bun Bun Bun euren hizkuntzaren gudua
Bun Bun Bun euskarak jaso duen debekua
Bun Bun Bun ukazioari diogun amorrua.
"-Ez dut ulertzen, egizu gazteleraz bufoi
Ez dut konprenitzen, egizu frantsesez otoi.
kaikukeria bazter, kristianoz egin baskoi
zuretzat oilar eta zezen, erdera ta kaskoi-"
Bun Bun Bun liteke eztandaren soinua
Bun Bun Bun merexi duten mendekua.
Bun Bun Bun idatzitako artikulua
Bun Bun Bun ukapenari zor zaion kantua.
Bun Bun Bun orain borrokatzeko ordua
Bun Bun Bun oldartzeko nahi eta gogua
Bun Bun Bun euskara mintzatuaren tutua
Bun bun bun, inoiz ez hil ezkila eta dolua
E Ez dut A ulertzen, euskara C#m da A neure B7mintzaira
E Ez dut konprenitzen,A D neurea A baita euskara E
F#m handikeria D bazter ,A gurea ez da E erdara
A oilarra eta E zezenari: Gu, F#m euskaldunak gara E