Bai baina C
Bien que d' âge avancé et malgré toutes les entraves, le Basque vivra!
Aunque de edad avanzada y frente a todas las trabas, el euskera vivirà!
Begira ezak non dagoen, begira eritu baino lehen
so egion otoi lehen bai lehen, itzaltzeko zorian dago omen bai alta ez da hala.
Ohorez behar duk agurtu, nahiz eta larru zaharra zimurtu,
ez dadila inoiz hitzez hustu edo mamua bihurtu, Bai alta, hala da.
Bai baina jakina, ikus bere adina, dago ahul egina
bai baina konsigna, otoi mingaina ereman aintzina.
Jakitea zertarako balio, ez bada hitz egiteko ?
Askok dute hala ahantziko eta arrotz zaie bihurtuko. Bai alta, hala da.
Begira ezan non dagoen, bizirik dago, badiak kemen
badian izen eta abizen, gure Euskara baituk deitzen, Bai alta, hala da.
bai baina jakina ikus bere adina, dago ahul egina
bai baina konsigna, otoi mingaina ereman aintzina 2
Begira ezak non dagoen, begira ezan hil baino lehen,
egia esan bai Iparralden hizkuntza perilean da nabarmen Bai alta, hala da.
Begira ezan non dagoen, bizirik iraun behar duk hemen,
aspaldi baituk deitura ta izen Euskara maitea baita deitzen, Bai alta hala da
Bai baina jakina, nahiz eta adina, ereman aintzina, .2
baina imagina, arrosa ta ez osina, estatu bagina.
Hau izango Euskal herria bat egina!!!!!!