12 Xaramelaz

                                                                                        Xaramelaz

Araraten saihetsearen gainean jarririk, gitarra bat eskutan, bainago
Noeren utziaren hondarrei begira, kantuz, bi bozez eztiki, dilingo.

Noizkoa naizen ez dakit, ene gezur haragi xuriz lilluraturik nago
oroituz hondar berotik heltzerakoan nintzela altxatu, asmatu, giza iturri arrago.
Eureka ! Kreazio berria baitator ! Gose, egarri eta lo-lo.
Darwin iletsua, atzetik, bere zuhaitzetik kirika, ezpainetan trufa irriño.

Kantuaren asma bidean zalantzetan nago,
zer eta nola esan sineskor bihurtzeko ?
Astebeteko asmakizuna jendeak onartzeko?
Uholdearena askaziak begi onez irakurtzeko ?

Adarrez adar han datoz ahulduak, izkututik jalgiak,
aharrausika, aingerua eta Jainkoa,
Bingo !
Moda berriko aiherrak airean dabiltza, egonkorrak, betiko :
Harrizko lauzetan idaztea, magiazko mirariak publikoari erakustea, txalo !.
Wurm eta Riss urtze gogorretatik eskerrik zuhurrek leizea bizilekutzat hartu zuten, aspaldiko,
bitartean, ordokian, zut-zutak, armak eskutan, ene kantuaren zain jadaneko.

Kontraesanei bost axola ! Berdin zait ! Ipuin bat behar dut ! Kantua ! Giza gaizoei kantatzeko.
Sagarrondoen hostoen firfiren artean, Darwin pausan, lo, sugeen altxa dantza ametseko.
Adanen errotik jalgiriko Ebak, odoletan, esnatu nahiz, xuxurlaz batio:- «  Maitea, enekin nigar xaramelaz hasiko ? »
Oihartzunaren sehaskan, ume sorberriari, bi bozen hatsa, gora eta gorago, Sol, fa, do »