21 Egia eskolan

                                                                                         Egia eskolan

-“Gaurko klasean munduaren sortzeaz ariko gara, ea nork dakien nola sortu den mundua?”

Hamar bat erri-behatz airean dantzan hasi dira: Ni, ni, ni andereño

-“Ea, Aitor”

  • “Ba, Jainkoak sei egunez egin zuen.”

Irritxoak inguruan, harridurak ezkerrean, baiezkoak eskuinean.

-“Zu, Eba?”

-“Ba, eztanda handi bat izan zela uste dut, Bing-.Banga, ezta?”

-“Ez, maitea, Big Banga, Big inglesez lodi esan nahi baitu”.

Eta zu Adane?
-“Ez dakit, norbaitek erein ote zuen hazia lurrean, dena bizirik ezartzeko?”

Eta besteak irrifarrez.

-“Ea Mari?”

-“Ba, emeki-emeki, bizi ttiki batetik bizi handira egin da, baina urte luzez”

-“Zenbat urtez, zure ustez?

-“Ez dakit, ehun edo?”

Eta andereñoak irri gozo batez erantzuten: -“Ez ttiki, miloika urte izan ziren.”

Albert-ek hitza hartu :

-“Baina zer izan zen, eztanda ala Jainkoa, aitak esan dit jainkoa izan zela”.

-“Ba, begira, Jainkoak eztanda leherrarazi zuela diote orai, nehork ez daki., eritziak aldatzen ari dira.”

  • Eta Xarlesek luzatu:- “ Orduan, Noeren abereen ipuina gezurra da?”

Andereñoak ez zekien zer erantzun, hamar urteko umeak baitziren....

Eta tirrinta salbagarriaren soinuan denak altxa eta jostatzera atera.

Biharamonean, Adanek aitari galdetu ziola esan zuen eta Jainkoak sei egunez gizakiak eta mundua sortu zituela. Xarlesen aitak hori hala ez ela bere semeari esan zion…..

Nork zuen arrazoin, errugabeko aitek ala husgabeko andereñoak?

-“Utz dezagun arazo hori beste egun bateko- erantzun zion errientsak-, oso zaila baita.”

  • Bai, baina zergaitik hil zuten Jesus gurutzean?

Ai, ama, haurren interesa pizten ari zen etxean entzun zutenaren arabera, kateximan erakutsi zieten gisara ala inoiz entzun ez zuten gauzaren antzera...,

Eskola laiko batean errilixiorik ez daitekeelako egin, andereñoak gaia moztu eta ozenki esan zien:

-“Itzul gaitezen aritmetikara, errezagoa baita”

-“Hori ez da egia andereño”, esan zion Ebak, eta hortxe, lehen aldikotz, bere jainkosaren hitza zalantzan ezarri zuen.