43 Lo espresiboa

                                                                   Lo espresiboa

Zenbat denbora azken kolpeak jo ninduela ? Ez dakit,

beste hainbesteren atzetik baitzetorren. Segurrik.

Zer dut nik galtzeko? Gehiena galdu baitut, bizirik. 

Betiko bakea heldu bazait, etor dadin isilik,

loaren antzera. Nik hori ezinezkoa dudala badakit,

ene loa ez baita inoiz izan isila, betitik, inoiztik.

Loa ere espresiboa dudala oraino ez dakik?

Agian logale urduriak gainerasotuko hi ere, zer dakit!