43 El Dorado

Eldorado

 

Eldoradoko bidea oztopoz beterik sorlurra agurtu adioz, keinuz eta isilik. Ez dakit zergaitik banoan, Bai, zergaitik nauten eroan. Nahiko xardin ustelez aski arrantzale kanpotiar gaixtoez. Gora piratak! Gu eta gutarrak ! Gora sarraski somaliarrak ! Gora itsas indarrak ! Ez dut hil nahi, gosez eta hemendik banoa itogaitzat hartuz itsasoa. Eldoradoz aditu ditut solasak, Europak beteko omen eskasak, han daukat jarria gogoa, senideak salbatzeko orroa. Eldoradoko bidea oztopoz beterik sorlurra agurtu adioz, keinuz eta isilik. Ai bidai! Isilkeriz apaindua, heriotzaz mintzo? Debekua! Hilez solastea, gai isildua. Eta dirua! Kopurua! Alua! 560 eurokoa eta geroa jakin gabekoa. Untziraturik, itsasoraturik eta nola kontatu nik lehen itoa ikusirik, arrainei igorturik, bazka bihurturik. Giza frexku frexkua! Ahuldura baitzuen aitorturik, baliogabekeria azaldurik, putzura lehena zuzen-zuzenik. Untziko pisua arindurik, biziak salbaturik. Hori duk patua denek onartua edo isildua, eta zokoan ur bidoiak muturik, bizi-bizirik, bizigai izanik, bizia baino baliotsuak, garrantzi handikoak, gizaren biziak baino handiagoak eta eriak, gaixoak, ahulak, itoak, balio gutxikoak. Adio, burbuilez beterik badoak…. . Eldoradoko bidea oztopoz beterik sorlurra agurtu adioz, keinuz eta isilik Bidaia, bidoia, salbazio ohia, kostaldeko boia eta ni, hor nirits, likits, gorotz, hor girits, itxura hits, zikinez jantzirik, fits. Nor naizen ez dakin erro gabeko etorkin. Beldurrez beterik natorkin. Europa, omen zoriona eta miseri gorriak jatean neurona, izkutatu beharrekoa, entzerrona…. eta gordekerian bizi behar, hara eta hona eta berri txarrik ematea debekuz betea, ez baita gauza ona. Zeruan omen bainago pozean, pirata berrien artean, paradisuaren bihotzean, gezur hutsean. Besterik zer esan? Nagoela hiltzean? Ezin! Ezin! Ezin! Eldoradoko bidea oztopoz beterik sorlurra agurtu adioz, keinuz eta isilik Eta ametsa bazkatzen nagoela naiz ohartzen, gezurra zabaltzen, joanberriak itotzen eta erailtzen, gezurti bihurtzen, haria luzatzen, anaiez trufatzen eta engainatzen . Ez dakit zergaitik naizen etorri, zergatik nauten igorri. Eldoradoko bidea oztopoz beterik dagoelako ez dut agurtu nahi, adioz eta keinuz gehiago. Hemendik banoa, harrapa nazatela, hegazkinean sartu eta hobe da.