37 Etorkila

Etorkila
« Etorkil »olerkiaren bukaera

Bainan orain hitz, gaitz eta ekaitz,
ez banaiz horretarako fidagaitz
eta iritsi den bakoitza bihurturik harkaitz,
konta dezala hainbat zorigaitz,
ez olerkiz, ez, ez, hori baita hain ulergaitz.

Hau ez dago oraino bukatuta!
Denek merexi dutelako disputa,
berekoitza den europuta,
agintari, bankero edo diputa.
Ulerkorra? Gehiago! Herri txuri, herri alu,
gizakiak bizitzea merexi ez al du?
Herri aberatsek morala galdu,
hori bai, denak otoitzetan petraldu
eta petrolioz besteak zapaldu
eta beren arima merke saldu.
Egin dezatela eztanda! Eta denei zabaldu,
gorputz txuri xehatuak bihar behar ditugula afaldu.
Kar-kar! Nahiz eta beltza izan, petrolioa ez omen da inoiz zarpaildu.
Euskal indigena.