4 Hutsela*
Hilkutxa zabaletik agurka, ergela.
Ez al da ohartu funtsezkoa duela
eta hori dela bere bizi hutsela ?
Eliza batean bezala, paretak eta biok gaudela?
Bakarrik garela?
Eta otoitzean hasteko unea badela?
Neu, itsasoan, aidean, lezean, ene hilkutxan nagoela?
Nere nortasunaren bila, harturik huts gela?
Nor naizen betiko harturik hutsela?
*Oteizak dioen bezala, hutsela huts lekua da, gizonak, beste eraginik gabe, behar duen ohiko hutsa.