17 Isilik hobe

 Isilik hobe

Listu egin nahi diet

Denei

Zuei

Diruzale guziei

Bizi arrazointzat dirua dutenei,

Zozoei

Gorpuzlariei

Axolakabei

Haien agintariei

Hiru, lau, bost, sei

biek bat egiten dutenei.

Badakitelako

Nola eta nolako

traizioa gizadiari egin dioten,

Handia egin dutelako

Ukapen hutsa

Galdu dutelako funtsa

gozatzeko diru eta kutxa.

Eta sosaren truke garbigelan lasai dutxa.

Kontzientzia xuritzeko, idor blusa.

Bihotzean dut nazka hutsa

Giza kabroi iputsa

Eta putza ,

Ezin diet gorde eta izkuta,

Tirrit eta turruta.

Eta euskal txuriak denak zutik, lotsa gaberik, aiuta!

Eskutan agerki dute Deia eta turuta

Jotzeko « Gora Euzkadi askatuta ! »

Doinu hitsa txistukatzen dutena

Konformismoaren airez haizetua, dena,

hizki handiz titulatua, « eukitzearena ».

« Xo! isilik otoi indigena,

maiteko dut isilik dirauena

itxura txukuna daukana,

azkenean, funtsa gutxi duena.”