24 Nafarroa

Nafarroa

Hondamenetako errauts ahantzien azpian

eta hutsari eskainia

bizia ateraka, deharka, bidez bide, katez kate.

Tolosako Navaseko extunez eginiko eraztuna

ohosturik dute, Aragoik eta Kastillak

eta bere erredola jantzi gure odolez,

katez eta extunez.

Nafarroaren bide urratuta!

Harriz harri osaturiko iragana,

errautsen artetik sorturiko harremana,

erantsirik gure izana.

Onargaitza haiek esana.