41 Xuri eta beltza

Xuri ta beltza

 

Beltza izan nahi nuke,
faltsukeriaren truke,
lur idorra betiko neretzat,
hezetasun berdea hiretzat.
Hiri dekadentzia,
eni inozentzia.
Nere bizirik ez diat nahi,
hor nagok hirearen zai.
Zin dagiat ez diadala inoiz ukatuko, argala,
eguzkia eta izerdi makala,
pateratuko ez naizela
bainan hik hitz eman otoi ez haizela
izanen berekoi,
xuriz zurekoi
eta dirukoi,
ez naukela ukatuko,
haizatuko eta botatuko,
badakikelako nere hitza dudala irentsiko,
goseak itsasoratuko nauelako
eta beltza izan haizen txuriari, kayuko.
Hori duk ulertuko eta ni barkatuko