8
Alan
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 185
tzetik sortu zen mintzaira osoki bururatu zitzaidan, IZetik
sortu zen hura eta ahoz aho bide desberdinetan ibili zena,
hizkuntza oso bat bihur zedin. Beste gainerakorik ez neukan
gogoan; eta, Alani esker, euskara eta aliziaren arteko konparaketa
egiteko gai nintzen. Patuari jarraikirik, beste zerbait
ere bururatu zitzaidan, agian aliziarengan bilatuko nuena eta
nire bidaiari zentzu osoa emango ziona; hau da, euskararen
iturburua. Aski garbi neukan orain aliziaren osaketaren barnean
euskararen sortzea aurki nezakeela, ez hizkuntza berdinak
izateagatik, baizik eta modu berean sortzeagatik eta
egitura berbera edukitzeagatik. Hala iruditzen zitzaidan.
Mundu berri hartan egoteko arrazoi bakarra norbaitek
emandako misioa neukala argi zegoen, aurretik markaturiko
misioa; hau da, behin nire hizkuntza onomatopeiaz sortzeko
gai izan balitz, beste edozein hizkuntza era berdinean sor
izan zitekeela frogatu behar zuen misioa. Eta alderantziz,
Aliziaren sormena frogaturik balego, euskararena frogaturik
lagerke1, IZaren teoriari oinarri sendo bat erakarriz.
Zalantzarik ez neukan, hori nuen mundu berri hartan egotearen
xede bakarra. Aitzineko biziko gauza guzien artean euskara
soilik gogoan edukitzea adierazgarria zen, besterik ez
baineukan buruan; eta bi hizkuntzen arteko parekotasuna
egiteko baizik etorri ez nintzela orain banekien. Alan nire
misioaren zati banaezina neukala orain garbiki zageridan2,
eta berak aliziaz emango zizkidan zehaztasunak euskarari
mesede egiteko baizik ez zirela eginak ere bai. Niretzat hori
guzia jakitea arras aberasgarria zen, orain arte gertatu izan
zitzaidan gehiena ulertzen bainuen, aliziaren aztertzeko misioa
isilka eman baitzidaten. Orain dena ulertzen nuen, osaba
Baluk behin esandakoa, kanpotarra nintzela, orain ere
1 Ager liteke
2 Agertzen zitzaidan
– 186 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 186
– 187 –
Izludal eta Llanaralen arteko tindura egunak, dena argitzen
baitzitzaidan.
Llanaral ni izan nintzen, nire arbasoen semea, aita margolaria
izan zuena eta belaunaldiz belaunaldi lur berri honetan
bizi izan zena. Tradizioak kanpotik etorria nintzela esaten
zuen, ez ni bereziki, baina lehengo denboretan ni izan nintzen
beste hura, beste nia, seme-alabez berpizten ari zena eta
denboraren nozioa galtzeagatik beti bere aitaren lekua munduan
hartzen zuena, inoiz besteak aldatzen ez ziren mundu
berrian arbasoen tokia hartzen zuena.
Orain ulertzen nuen beraz sekretua, Llanaral, Izludal eta
Baluren istorioa, nire aliziaren ulermenaren arrazoia eta nire
heriotzaren esperientzia. Hainbeste aldiz hiltzeagatik, goiko
zeru-zola ezin hobeki ezagutzen nuen, bere gorabeherak eta
sekretuak. Hainbeste aldiz bizitzeagatik, Alizerria ezin hobekiago
ezagutzen nuen, bere gorabeherak eta sekretuak.
Esperientzia horiek guztiak bide baterantz eramaten ninduten,
orain Alanekin aurkitu nuen biderantz, euskararen iturburuaren
frogarantz. Aliz bigarren mailako obsesio bihurtu
zitzaidan.
Behin, Alanek afaltzera gonbidatu gintuelarik eta aditzaren
osaketa esplikatzen hasi zitzaidalarik, bat-batean, euskararena
burura etorri zitzaidan, eta nire ohiko hizkuntzak bere
baitan zeraman puzzle paregabea. Laster aliziak ere berdintsua
zeukala ikusi nuen. Alani gauza horietatik batzuk aitortu
nizkion. Ez denak. Bi hizkuntzen arteko berdintasuna aztertzeko
gogoa neukala bai, eta euskara eta aliziaren aditzak parekatzeko
asmoa baneukala ere bai. Berak euskara ez zuen
ezagutzen, eta lehen aldiz aliziaren orainaldia eman zidanean
nire hizkuntzakoarekin konpara egin nezan, bere barnean
isilik zeukala banekien, eta nire aurpegiak zerakusan jakin-
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 187
gosea eta urduritasuna erakuts niezazkion. Azkenean, ezpainen
artetik igurikatzen nuen hura isuri zitzaion:
De Dal
Be Bal
Ge Gal
Dez Dalaz
Bez Balaz
Bezi Balazi
Gez Galaz
Harriturik gelditu nintzen, aurrizki eta atzizkien jokoa berehala
zagerikidalako. Euskararen parekoa. Istant horretan berean,
DE eta DAL D batekin hasten zirela ohartu nintzen,
euskaraz NI eta NAIZ N batekin bezala. BE eta BALen B horrek
bigarren pertsonaren soinua argira agertu zitzaidan ere,
GE eta GAL horien Gak hirugarrenekoak zirela bezala.
Z anitzaren adierazgailua garbi zagerien, DEZ DALAZ,
BEZ BALAZ eta GEZ GALAZen kasuetan bezala. BEZ
BALAZIren kasua bitxi xamarra egin zitzaidan, nahiz eta bigarren
pertsonen arteko desberdintasuna egiteko zela ohartu.
Parekotasuna ikaragarria zen, AL errotzat zutelako, euskarak
IZ zeukan bezala (ni naiz, hi haiz...). Gure hizkuntzen
aditz horren berdintasuna aipatu nionean, ez zen batere
harritu, nire aurpegian zagerien pozak traditzen ninduelako.
Adierazpen gehiago emateko asmotan, aditzaren morfologia
osoa halakoa zutela luzatu zidan; eta, zehaztasun gehiago
eman nahiez, aurrean zeukan orri zuria eskuetan hartu zuen
eta emeki-emeki aditzaren esanahia eta osaketa idatzi
zizkidan :
Lehen pertsona denean DE (ni) D (ni) +AL (erroa)
Hi, bigarrena denean BE (hi) B (hi) +AL
Hura, 3. pertsona denean GE (hura) G (hura) +AL
– 188 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 188
Gu garenean DEZ (gu) D (ni+ ni) + AL+ (a) Z (anitza)
Zu BEZ (Zu) B +AL+ (a)z (bikoitza)
Zuek BEZI (Zuek) B (zu+ zu) + AL+ (a) ZI
(anitza)
Haiek direnean GEZ (haiek ) G (hura+ hura) + AL+(a) Z
(anitza)
Bi hizkuntzen arteko kalkoa harritzekoa zen, batak bestea
eredutzat hartu balu bezala. Aliz asperturik zegoen; eta, etxera
zihoala adierazi zigunean, gezurretan ezetz esan genion,
gaia aldatuko genuela eta gurekin gelditzeko erregu egin genion,
baina debalde; eta, egia aitortzeko, guretzat hobe.
Berak ongi bazekien gure obsesio berrian sartu ginela eta gu
ez izorratzeagatik etxera joatea nahiago zuela. Muxu bana
eman genion eta biak bakarrik gelditu ginen. Atea itxi orduko,
berriro solas bizitan hasi ginen, eta lehenaldian sistema
bera zeukatela esan zidanean, paper zuri hartan hauxe idatzi
zuen. Nik ondoan gure iragana ezarri nion:
Iragana
De Dalat Ni nintzen
Be balat Hi hintzen
Ge galat Hura zen
Dez Dalazt Gu ginen
Bez balazt Zu zinen
Bezi balazit Zuek zineten
Gez galazt Haiek ziren
Garbi zagerien guk euskaraz iragana adierazteko N bat
ezartzen genuen tokian, hau da, aditzaren azkenean, haiek T
bat bazeukatela. Beste gauza batzuek nire arreta deitu zuten.
Lehenbiziko pertsonetan D bat erabiltzen zutela, bakun
zein anitz. Bien arteko diferentzia anitzeko Zan zegoen.
Berdin bigarren pertsonetako, B bat erabiltzen zutenean hi,
– 189 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 189
zu eta zuek adierazteko egiten zuten, anitza Z batzuen bitartez
markatuz.
Gure hizkuntzan baino errazago zela iruditu zitzaidan, sekulan
ez nuelako ulertu euskaraz zergatik ni eta gu ala hi eta
zuek hain desberdinak ziren.
Bi kontsonanteen artean loturazko bokalik ez zuten beti
ezartzen, eta Dalazt formaren moduan Z eta T bata bestearen
ondoan ezartzeko arazorik ez zuten. Paper aberasgarri hura
nire sabeleko sakelan sartu nuen, bere haurra ernatzeko prest
tripa beteriko amagai bat bihurtu banintza bezala.
Alan biziki laguna egin nuen, pasio berak genituelako eta
bere baitan zeukan ez dakit zerk erakartzen ninduelako.
Zalantzarik gabe zer zen banekien, berari esker nire misioan
buru-belarri tinko sartu nintzela; eta emazte boz ezti hark
eman zidan agindua berriro betetzen sartzen nintzelako
bihotz-bihotzez eskertzen nuen. Larunbatean, berriz elkar
ikusiko genuela tinkatu genuen, eta nire etxe berrian afalduko
genuela elkar tinkatu ere.
Biharamunean eta barkamena eskatzeko gisan, kafe bat elkarrekin
har genezan Alizi hots egin nion, eta nire etxe ondoan
zegoen “Itzala” tabernara joateko insistitu nuen.
Bizpahiru aldiz errepikatu behar izan nion nirekin elkar zedin
konbentzitzeko.
Toki aski elegantea zen, bi eremu ezberdinez eginda.
Lehenik eta salmahaia zegoen tokian, zurezko mahai kotor
arrunt batzuk, pintxo jangarriez hornituak. Gainetik eta burdin
beltzeko lanpara itsusi batzuetatik ateratzen ziren argi zuri
indartsu bezain trabagarri batzuek tabernaren izenaren
kontraesana bururatu zidaten eta irri egitera bultzatu. Han,
zolan eta edan tokitik osoki ikus ez zezakeen leku erreserbatu
nahiko ilunean, amoros bikote batzuk ikusi nituen, gozoki
– 190 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 190
elkarturik, ezti solasetan aritzen balira bezala. Pozik han eseriko
nintzela gogoaren ertzetik pasatu zitzaidan, baina Alizek
lehen salako aulkietan esertzen al ginenez galdegin zidanean,
besterik esatera ez nintzen ausartu, eta kafesne bana hartzera
eseri ginen. Besterik merezi ez nuela banekien, Alan nire bizitzeko
arrazoi bakarra bilakatu zitzaidalako.
Alanez eta Jontxuz mintzatzen hasi ginen, biak ezin atseginagoak
zirela berriro esan zidan, haien lanez eta egoeraz
aritu ginen, haien istorioez, eta Alan lehengo gizongaia izan
zuela aitortu zidan. Egia aitortzeko, etxean ginaudelarik
haien arteko begiradetan zerbait bitxia nabaritu nuen, nolazpait
maitasuna erakusten zuen zerbaiten adierazgarria, konplizitatez
beteriko soaldi haiek babes ezti batez elkarrekin
inguratuak egon balira bezala. Lotsa garbi batez estalita, ezer
gehiago ez nion galdetu, gure lehen sala horretatik bigarrenera
kirika ari nintzen bitartean. Nire xede guztia izorratu zidala
ez zen ohartu, “Itzalan” elkarrekin gozoki egon
gintezen sartarazi bainuen, batez ere tabernaren izenarengatik,
atzeko eremu gozoa inoiz ez bainuen lehenago ikusi.
Beharbada ere gure arteko harremanei urrats bat gehiago
egiteak fabore gutxi egin zion, baina horretaz ez nintzen
konturatzen. Alanen ezagutzaren garrantziaz, aldiz, bai.
Handik lekutu ginenean, agur-muxu bana eman genuen
eta bakoitza bere etxera abiatu zen. Atea ireki nuenean, sakelan
sartu nuen papera atera, eta, lotara joan baino lehen,
Alanek idatzitako aditzari azken soa eman nion. Gorputza
dardaraz estali zitzaidan. Nahiz eta erditzeko gertu ez egon,
azken ikerketetan murgildu nintzen.
Biharamun goizean, nire goizeroko ibilaldietan karriketatik
barne ibili nintzen, hara eta hona, etxeetako arkitekturari
kasu egiten, behin edo beste egiten nuen bezala, arreta biziz
– 191 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 191
eraikinek zeukaten forma, bolumen eta linea bereziak sakonki
sentituz eta aztertuz.
Herri erdiko egoitza horiek portukoekin deus ikustekorik
ez zuten. Harri kolorezko etxe ilunak ziren, tinda kolore gabekoak,
nahiko hits eta tristeak. Jadanik markatu ninduten
eraikin ofizial haiek guztiak zabal-zabalak ziren, burdinazko
balkoi herdoilduz apainduak eta, enbor batzuen pare, lurretik
zesorten1 harroin sendo borobilen gainean sostengatuak.
Beste nonbait ikusi izan nituen bezala, ezagunak egiten zitzaizkidan,
eta nazka sakon bat ematen zidaten. Zalantzarik
gabe, horietako ederrena liburutegia zen.
Gainean, beste hiru estai bazituen eta, erdi-erdian, etxe
aitzina aberasten zuen zigilu eder bat, familia haren armarrien
lekuko. Harroin horiek guardia egiten ziotela iduri
zuen, bizkartzain azkar batzuen antzera.
Armarrian, ilargi laurden baten azpian, lirio lore bat ikus
zitekeen; eta, azpiago, aurpegi bitxi baten irudia, erdi irriz
eta haserre zegoen indio baten aurpegi grabea. Inguruan,
apain-hostoak,ehunka, buru baten gaineko kasko batetik ateratzen
ziren hosto apaingarriak, armarriari handitasun berezi
bat ematen ziotenak; eta, nola ez, Alizerriko etxe gehienek
zeukaten lauki dameroa. Hura ikustean, gogoa irakitan ezarri
zitzaidan, nire bihotza burburka, baina zergatik jakin gabe;
eta haren arrazoia esateko gai ez nintzen. Agian oroitzapen
ahantzi batengatik? Beharbada. Ez nekien, baina zigilua ere
nonbait jadanik ikusita neukala iruditu zitzaidan. Nahiz eta
nire gogoa aditzaren baitan sarturik egon, egoitza hartan sartzea
erabaki nuen, oharkabeko erabaki horrek bizia aldatuko
zidala jakin gabe.
Paregabeko sarrera hark liluratu ninduen. Erdi-erdian gorantz
zebien2 eskailera noble bezain ederrak nire bista mires-
1 Sortzen ziren
2 Abiatzen zen
– 192 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 192
tu zuen, nire jakin-gosea ere bai. Etxea noizkoa zenez neure
buruari galdegin nion, eta liburutegia izan baino lehen norena
izan zenez ere bai. Eskaileraren azpiko eskuineko aldean
ate txiki bat zegoen, eta gela haren barnean jendea mintzatzen
bazegoela entzun nuen. Ez nintzen sartzera ausartu.
Inskripziorik gabe egoteagatik, bulego pribatu bat izan zitekeela
lehenik pentsatu nuen, baina handik heldu zen harrabotsa
bulego batean entzuten ohi zena ez zen, taberna batean baizik.
Diskrezioz beterik, giltza-zulotik begiztatu nuen, baina
debalde, han zegoen jende ugariak edozein gauza ikusteko
traba egin zidalako. Bidea gorantz jarraitu nuen, maldaz malda,
liburutegirantz. Parez pare, armazulo1 luze batzuek paretak
apaintzen zituzten. Haien bitxikeriaz ohartu nintzen,
eskuinaldera begiratzen zutela, parean zegoen defendigai
eremua erakutsi gabe. Zergatik hala eginak zeuden ez nuen
ulertu. Eskuinean eta berinazko ate baten aitzinean, neska
gazte bat sarrerak kontrolatzen ari zen; eta, hurbildu nintzaionean,
izena galdegin zidan.
Orduan eta orduan bakarrik eta lehen aldikoz, nire izenaz
ez nintzela oroitzen ohartu nintzen. Geldi-geldirik nengoen,
zer erantzun ez jakinik, trastekeria bat egiten harrapatzen duten
haur baten antzera, eta irakurgelara ez nuela sartzeko asmorik
erantzun nion. Entzun ez balu bezala, berriro izena
galdegin zidan. Bururatu zitzaidan lehen izena eman nion:
Xubiltz. Hitz hura nondik ateratzen nuen ez nekien, baina
pentsatu gabe ateratako hitza nonbait ere entzun nuela konturatu
nintzen; non, aldiz, ez.
Erakutsi zidan fitxa bete nuen, zehaztasun guztiak asmatuz,
ez bainekizkien ere ez nire sorteguna, ez eta nire sortokia
ere. Zuzenki bete nuen bakarra nire helbidea izan zen,
Jontxuren etxeko zuzenbide berria. Armazulo horien berri
1 Tronera, tiroziloa
– 193 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 193
galdegin nion, ea zergatik eskuinaldera begiratzen zuten.
Eman zidan adierazpenak nonbaitetik ezagutzen nituela iruditu
zitzaidan, etxearen ondoko seroren komenturantz begirada
debekatzeko itzulita zeudela luzatu baitzidan. Serora
haiek haien egoitzatik inoiz ez zirela ateratzen esplikatu zidan,
eta haien intimitate intelektuala babesturik egon zedin,
armazuloak desbideratu zituztela. Neska horren esana ulertu
arren, Alizerriko mundu hartan serorak izatea bitxi egin zitzaidan,
elizarik eta erlijiozko adierazgailurik sekula ez bainuen
ikusi; are gehiago, herri horrek sinesmen berezirik ez
zeukalako, ez eta ere fede ezagunik. Neska hura oraino
gehiago harritu egin zen liburuen salan sartu gabe eskaileratik
behera korrika jaitsi nintzenean, zerbaitetik ihes egin banu
bezala eta berriro itzuliko nintzela oihu eginez.
Kanpoko paretan zegoen ordulariari begiratu nionean,
ongi egin nuela ohartu nintzen, ordu bata eta ixteko ordua
zelako. Ezkerraldera so egin nuen, eta komentua inguratzen
zuen harresiak balditu ninduen, hain garaia eta sendoa izateagatik.
Argi zegoen eremu itxi hartatik atera ezinik zeudela.
Arratsaldean itzuliko nintzela gogartu nuen. Bazkalondoan
eta berriz etorri nintzeneko, liburutegiaren atearen aurrean
jende lerro luze bat zegoen. Ateak zabaldu zirenean denak
goialdera igo ginen; eta, nire goizeko fitxa erakutsiz, arazorik
gabe sartu nintzen. Begi aurrean izan nuen ikuspegia hain
txoragarria izan zitzaidan, iltzaturik gelditu nintzela, bostehun
metro karratuko sala miresgarri hark bihotza dardaraz
ezarri zidalako. Galeriak bazituen, zurez eginiko liburuz beteriko
galeriak. Inoiz ez nuen halako liburu kopururik ikusi;
goian, beherean, galerietan, toki guztietan. Beste irakurle
guztiek beheko salan lekua hartu zuten; ni, aldiz, begiak borobildurik,
ezin mugituz nengoen. Kristalez estaliko zur za-
– 194 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 194
harreko alasek milaka liburu gordetzen zuten; eta, bat-batean,
beste hainbeste oroitzapen ekarrarazi zidaten. Jaso nuen
kolpe emotiboa jasangaitza izan nuen. Salako erdiko eremuan
jadanik eseri zen jende ugaria isil-isilik zegoen, haien
liburuak jada eskuraturik, burua apalik. Denak ikasten ari ziren,
eta azkenean han sartzeko egin nituen urratsen harrabotsek
denen begiak altxatu zituzten, norbaitek une berean eta
elkarrekin burua altxatzeko agindu keinu bat manatu balie
bezala. Modu berean, eta denak batean, liburuen gainera
apaldu zituzten, nitaz gehiago arduratu gabe.
Liburuen sailak azter ditzadan, ezkerreko pasalekua hartu
nuen. Denetarik zegoen; lehen-lehenik, matematika, fisika,
biologia, kimika eta zientzia osoak. Milaka liburu. Sailkatze
hark filosofia, teologia eta erlijioarekin jarraitzen zuen. Beste
milaka liburu. Literatura, arkitektura, musika... denetarik,
baina niri begiak iltzatu zizkidan sekzioa eskuineko aldean
zegoen, dena liburu zaharrez hornituta: historia, geografia,
linguistika, fonetika, hizkuntza eta halako. Muin barnetan
izugarrizko Big-Banga sentitu nuen. Zerbaitek izutzen banindu
bezala, altxor hura guztia ukitzera ez nintzen ausartu,
eta, Alanekin itzuliko nintzela gogoan atxikirik, salatik atera
nintzen.
Eskaileratik beheranzko azken mailetara iritsi nintzenean,
begirada ezkerreko ate txiki hartarantz berriz ere joan zitzaidan.
Barruko norbaitek krisketari eman zionean, atea ireki
zen, eta bospasei gizon handik irriz eta boz ozenez ateratzen
ikusi genituen. Erdi irekirik gelditu zen aterantz hurbildu
nintzen, eta soaldi luze bat bota nuen: taberna bat bezala zirudien,
lagun elkarte bat bezala. Denetarik bazegoen, zerbimahaia,
paretaren kontrako ziziluak, zurezko kadira
zaharrak, gauza bitxi eta zaharrez beterik zeuden alasak, pan-
– 195 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 195
pinez, flaskoez, jostailu zaharrez, larruzko poltsez; hitz batez,
oroitzapena baizik ez zerakusan gela zaharra. Pareta guztiak
margolanez beterik zeuden ere, estilo berezi bateko
margo expresionistaz, abstro-figuratiboa, ti-taista defini nezakeen
estiloko tinduez, eta lehen begi kolpeak ubela, arrosa,
karmina eta urdina kolore nagusiak zirela adierazi zidan. Han
atzean, beste ate zabal batek beste gela batera zeraman, non,
gainean, urrutitik, “Xorrotx” izena irakur zitekeen. Alizen
lantokiaren izena zela ohartu nintzen, eta irrati-telebistaren
estudioak edo bulegoak izan zitezkeela pentsatu nuen ere
bai. Gehiagora ez nintzen ausartu.
Biharamun goizean etxetik atera nintzenean, Maite, Miren
eta familiako lagunak karrikan aurkitu nituen. Muxu bana
emanez gozoki agurtu nituen eta aski hurbil zegoen nire etxe
berria erakustera eraman nituen. Alitxori eta Lizi irritxo berezi
hura egin nienean, berehala ulertu zidaten konplizitatez
beteriko keinu maitagarri hura, haiek nahi zutenean etxera
etor zitezkeela esan nahi zuena. Haur guztiek bezala, nire
jostailuzko etxe txikia biziki maite izan zuten, berria zelako,
baina ere haien neurrira eginda iduri zuelako. Leihora atera
zirenean, haien eskola ikusi zuten, eta kanpoko orduan
egongo zirenean egunero agurtuko nindutela zin egin zidaten.
Bitartean, Maitek eta Miren Maitek itzuli osoa eman zuten,
zehaztasun guziei haien ongi ikusia emanik; eta, niretzat
egokia zela iruditu zitzaienean, pozik gelditu ziren.
Denak kalera atera ginen, eta bakoitza bere eginbeharrari
lotu zitzaion. Ni egunkaria erostera joan nintzen, eta, mundu
berri horretara etorri nintzenetik lehenbiziko aldiz, egunkaria
osoki irakurtzen nuela ohartu nintzen. Titulu
ezberdineko hamar bat egunkari bazen, eta Nigen izeneko
bat erosi nuen. Ez dakit zergatik, agian ingelesez idatzita ego-
– 196 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 196
teagatik, baina Aied, Oiraid, Orreok izenekoak lehen ikustaldian
baztertu nituen. Airreb eta Nigen kazeten lehen tituluak
irakurri orduko, aliztiarren aldekoak zirela nabaritu nuen,
eta, artikuluak sakonki irakurri gabe, banan-banan barneko
orri guztiak emeki-emeki iragan nituen, ea zerbait interesgarririk
ote zegoenez. Nigenen hizki handi guziak aliziaz idatzita
zeuden, artikuluak ingelesaz idatzita egon arren;
Airreben testu guziak, aldiz, bertako hizkuntzan zeudela ikusi
nuen, dena aliziaz idatzita. Irakurtzeko hainbeste artikulu
zegoen, zuzenki kulturako arlora joan nintzela; eta bigarren
orri hartan zegoen testu batek nire arreta bereganatu zuen:
“Alizia ikergai” hizkiaren pean, idazkiak zerbait berezia adierazten
zuen. Bigarren aldiz gai beraz egunkari batean hitz
egiten zutela, esku artean izan nituen bi kazeta horien artikuluetarik
bat nire gai kuttunenaz mintzatzen zela kontuan
hartu nuen. Kasualitatea ote? Munduko hizkuntza zientifiko
handiak bururapen berdinera iritsi zirela zioen, eta ikerketen
azken emaitzek zioten alizia itsas inguruko gure mundu osoan
izan zen lehen hizkuntza izan zitekeela, beste guziak osatu
zituen hizkuntza zaharra zitekeela, hitz batez, hizkuntza ororen
ama zela eta, aitzineko mintzairetatik, alizia bizirik iraun
zuen bakarra zitekeela. Artikuluak beste zehaztasun batzuk
azaltzen zituen, eta gaiari lotzen zitzaizkion hedadura, klimatologia,
linguistika eta etnologiako aipamenak egiten zituen.
Nik hori egia ez zela banekien, beharbada egia erdia, baina
zientzialari haiek euskararen existentzia ez zekiten, eta alizia
baino askoz lehenago beste mintzaira batzuk izan zirela ere ez.
Biharamuneko afaria gogartu nuen, eta Alanekin hitz egiteko
gogoa gero eta handiago egin zitzaidan. Munduko zientzialari
guziak aipatzen zituztenean, haien mundua Alizerrian
bakarrik kokatzen ez zela ohartu nintzen, eta beste hainbeste
– 197 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 197
lurralde eta herri izan zitezkeela konturatu nintzen. Menditik
erori nintzenetik halako aipamenik ez nuen inoiz ukan,
nahiz eta pentsatu eremu txiki hartan mundu berria bukatzen
ez zela.
Larunbat arratsalde hartan, erosketak egin nituen eta sukaldean
sartu nintzen, nire espezialitate bat presta nezan.
Portua izateagatik, arrain freskoa erosi nuen, eta legatzaren
iduriko arrain muturluze bat saltsan prestatu nuen.
Zortzietan Alanek tirrinta jo zuen, eta aperitibo bat hartu
genuen. Noizean behin laberaino altxatzen nintzen arrainaren
itxura kontrolatzeko, eta egina zegoela iruditu zitzaidanean,
mahai inguruan eseri ginen. Legatza jatera etorri ez
ginela nabaria zen, eta zaporerik hartu gabe, laurden batez
dena bukatu genuen, azken burukoa eta guzti. Mahaia keinu
batez hustu genuen, beste egun hartan aipatu genituenak lehenbailehen
berriz ere ikus genitzan. Nire kezka aipatu nion,
ea bi hizkuntzen morfologiek elkarrekin zerbait ikustekorik
bazutenez. Zer erantzun ez zekien, nire hizkuntza ez zezaguelako;
baina, fite, hala zela baieztatu nuen:
AL, AL-ALI, AL-ALI-ALT gure Nor, Nor-Nork, Nor-Nori
eta Nor-Nori-Nork formen antzekoak bazeuden! Garbi zegoen
bi aditzek osadura berdina zeukatela; eta paperean baldintzazko
forma berdinak idatzi zizkidanean, harriturik gelditu
nintzen. Gure baldintzaren BA aurrizkiaren ordez, haiek SU
erabiltzen zuten; eta ahalezko PE, gure KEren ordez. Soinu,
aurrizki eta atzizki desberdinezko morfologia bera.
Ni banintz DE SUDALA
Hi bahintz BE SUBALA
Hura balitz GE SUGASLA
Gu bagina DEZ SUDALAZ
– 198 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 198
Zu bazina BEZ SUBALAZ
Zuek bazinate BEZI SUBALAZI
Haiek balira GEZ SUGASLAZ
Garbi zegoen SUDALA horretan SUk gure BAren tokia
hartzen zuela, Dk N lehen pertsonarena, eta AL errotzat zutela,
gure IZ bezalakoa, S hirugarren pertsonetako gure L ebentuala,
eta anitzeko formetan Z bat ezartzen ziotela.
Nintzateke-ren ordez DALAPET zuten, D(ni) AL(erroa)
PE(ke) T(lehena) DALAPET, BALAPET, GALASPET, DALAZPET,
BALAZPET, BALAZPEZT, GALASZPET.
Biek deskubrimendu miresgarri bat egin bagenu bezala,
parez pare ginauden, bakoitzak bere hizkuntzaren adierazpena
ematen, eta besteak esaten zuenarekin liluraturik. Ni bera
baino gehiago, alizia ulertzen eta ezagutzen nuelako; berak
euskara ez.
Bi hizkuntzek ia denbora kopuru bera zeukaten; baldintzaren
lehena bazeukaten ere, eta nintzateke-ren ordez, DALAPETET
(D, ni; AL, erroa; PE, ke; T, lehena n; eta Z-tak
anitza bereizteko soinua) forma bazuten.
Hainbeste berdintasun ikusirik, biak iturburu berekoak
edo antzekoak izatea bururatu zitzaigun; puntu komun
gehiegi zagerizen zortearen fruitua izan zedin.
Gure konparaketa ederrean jarraitu genuenean, bi hizkuntzek
ahalezko forma bat bazeukatela konturatu ginen, eta
Nor formako gure Naiteke DALAPE forman zeukaten, DALAPET
bezalakoa baina lehenaren Trik gabe, eta denbora
osoak hauxe ematen zuen:
Ni naiteke DE DALAPE
Hi haiteke BE BALAPE
– 199 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 199
Hura daiteke GE GALAPE
Gu gaitezke DEZ DALAPEZ
Zu zaitezke BEZ BALAPEZ
Zuek zaitezkete BEZI BALAZPEZ
Haiek daitezke GEZ GALZAPEZ
Dena hain logikoa zen, euskara baino arrazionalizatuagoa,
beharbada, sinplifikatuagoa.
Joko polit batean sar nendin, denbora pixka bat utz ziezadan
eskatu nion, ea ahalezko iragana asma nezakeen. Aise iritsiko
nintzatekeela gogartu nuen, puzzle haren urratsak
segitzen banitu behintzat, eta bereizkunde bitxi bat ez balitz,
paperaren gainean deblauki hauxe atera zitzaidan:
DE DALAPET
BE BALAPET
GE GALAPET
DEZ DALAPEZT
BEZ BALAPEZT
BEZI BALAZPEZT
GEZ GALAPEZT
Alan irriz hasi zen, logikak aditz horretara eraman ninduelako
eta metodo zuzenean aritu nintzelako, baina baldintzaren
bigarren forma idatzi nuela ere ez zen berehala
konturatu. Hura ikusi zuenean, aldaketa txiki bat bazela adierazi
zidan, eta forma zuzena idatzi zuen eta zehaztu zidan.
DE DALAPEET
BE BALAPEET
GE GALAPEET
DEZ DALAPEZET
BEZ BALAPEZET
BEZI BALAZPEZET
GEZ GALAPEZET
– 200 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 200
Argi zegoen nintzatekeen eta nintekeen formen arteko ezberdintasun
bat behar zela eta hori E bikoitzean zeukaten.
Nor forma buka genezan, euskaraz, hiru denbora baizik
ez zirela falta esan nion, subjuntiboko bi eta agintezkoa.
Berak gauza bera zutela esan zidanean, galdera bat atera zitzaidan:
eta geroa? Nik euskaraz geroa nahiko galdurik geneukala
banekien, aditz barneko geroaldia bederen, eta geroa
egiteko KO atzizkia eransten genuela, baina aditz laguntzailea
ukitu gabe. Jakin-gose handia neukan ikusteko ea aliziak gerorik
ez zeukan edo aditz perifrastiko batera bera ere pasatu
ote zen. Hala izan balitz, filosofia berean sartuko ginateke,
biziaren funtsean, euskaldunek iraganean eta orainean bizia
kokatu izan zutelako eta geroa etorkizun ezezaguntzat edo
garrantzi gabekotzat zutelako, euskal aditzean laster galtzeak
axolarik ez baitzien eman. Nola adierazi behar nion gure
euskaran zenbait toki soiletan baizik ez zela erabiltzen, bereziki
geografiako muturretan zeuden herrialdeetan, agian beste
populuak haien leihotik begiratzen ahal zituzten horietan.
Bitxia, benetan bitxia… Batez ere euskarari buruzko hainbeste
elementu berriro ere gogartzea.
Erantzunaren zain nengoen, baina nire galdera ez zuela
batere ulertu ohartu nintzen. Berriro errepikatu nion esanez
guk geroa egiteko “Ni izango naiz” esaten genuela, “naiz”
orainaren aditz laguntzailea harturik, baina “naiz” horri beste
berezko geroko formarik eman gabe, etorkizuna adierazteko
galdu zen “ke” horrez aparte.
Ez zuen ongi ulertzen. Etorkizuna berezkoa izan balute
bezala, geroaren kontzepturik adierazten ez zuten, ezta ere
ulertzen. Nik pentsatzen nuen gure akats gramatikal bat izan
zitekeela, baina garbi ikusten nuen beste hizkuntza horretan
geroaren kontzeptua ez zutela ezagutzen ere, ez ahanzmen
– 201 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 201
batengatik, baizik eta geroak gerorik ez zuelako eta, haien
bizian, iraganaren gainean oinarrituriko orainak baizik baliorik
ez zuelako.
Hizkuntzaren filosofiaren muinean ginela zagerien, eta
euskaran arrazoi berarengatik gerorik ez genuela edo galdu
genuela gogartu nuen, nahiz eta denborarekin eta mendez
mende etorkizuna adierazteko beharra sentitu eta artifizialki
hizkuntzan sartu.
Jadanik ia lau ordu aditzaren barruan ginaudela,
eta bukatzeko gogoa bagenuen. Lasterka, subjuntiboa egin
genuen:
Nadin, hadin, dadin….
DALAN
BALAN
GALAN
DALAZN
BALAZN
BALAZNEZ
GALAZN
Nendin, hendin, zedin…..
DANLAT
BANLAT
GANLAT
DANLAZT
BANLAZT
BANZLAZT
GANLAZ.
Forma guztiak logikoak iruditu zitzaizkidan, baita ere
agintezkoa, M soinua aginteak emateko erabiltzen zutela
adierazi zidanean.
– 202 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 202
Hadi: MABA!
Bedi: MAGA!
Zaitez: MABAZ!
Zaitezte: MAZBAZ!
Bitez: MAGAZ!
Zer zoriona! Biok hizkuntzen iturburua ukitu genuela bagenekien!
– 203 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 203
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 204
“SUBAL eta IZAL garretatik atera ziren herria salbatzeko,
eta, EMARIZen aginduak jarraiturik, lurretik ihes egin zuten
eta hodeien artean egoitza hartu. Anai-arreba jeinutsuak nonahi
ikus zitezkeen, laino batetik bestera hegaldaka, hodei
kotoitsu baten erdian lotan, haien eremu zuritik lurretik zetorren
keari gogorki haize emanez.
Behin, biek, laino ilun batean sartzeko eta elkarrekin larrua
jo dezaten agindua jaso zuten. Intzestu beltz hark IZAL
ur haziz bete zuenean izorratuta utzi zuen. Sabela hainbeste
hantu zitzaion, hodei guztiak urez bete zituela; eta, lehertzeko
unea iritsi zitzaionean, tximista batek sor keinu argitsua
emanik, urez beterik zeukan tripa askatu eta euri erauntsiz
sutan zegoen lurra itzali zuen, Alizerria bizigai bihurturik.
Gain-gainetik zeru-lurren zain zegoen EMARIZ, haien
ama, irriz hasi zen; eta, Alizerria bizirik ikusiz, haien intzestu
larria barkatu zien.
Aintzirak, ibaia, errekak eta itsasoak sortu ziren; eta, izarekin,
urarekin batean, belaiak eta soroak, landare eta zuhaitzak,
larreak eta osinak.
Haien irudiko gizon-emazteak lur berrian sartu zituzten,
gizarte berri bat egin zezaten. EMARIZen agindua beterik,
IZALek emandako biziari SUBALek hizkuntza bat eman zion,
alizia, eta harekin batean lur hark Alizerria hartu zuen izena.
– 2