34 kissbai- oroitzirriak

Kissbai

 

 

Bere izenaren arabera,Kissbai muxuzalea zela bagenekien ,aldiz masajezalea bihurtuko zitzaigula ez.

Argentinako Concordia herrira iritsi ginenean,Begiraleak taldea bi multzotan zatitu genuen,alde batetik gazteak “relax“egiteko terma batzutara gonbidaturik ereman zituztenak eta bestetik adinekoak errepresentazio lanetan aritu behar ginenak. Kissbai,nahiz eta adinean apur bat sartu,gazteekin joan zen,gure taldean ardurarik batere ez zuelako.

Guk arduradunei zegozkien eginbeharrak bete behar genituen,Udaletxera,Katedralera,andere Garat adintsu baten etxera…

Hitzordu xelebrea benetan.

Bitartean gazteak bainu termetan zeuden,ur epeletan sartutak,urjauzien azpian masaje naturalak hartzen,eguzkitan etzanik beltzatzen,kuba libre batzuk edaten….Ametsetako bizia irauten eta gu zahar baten etxean,apez erdi ero baten fedetxean eta herriko udaletxean.Hainbeste etxe deus garrantzirik egiteko,irrifarra baizik.

Arratsaldeko bietan hitzordua elkarrekin eman genuen Concordiako plazan eta punttu- punttu hara iritsi ginen.Gazte guztiak taberna jatetxe batean zeudela ohartu ginenean ondoko beste ttiki batera abiatu ginen,lasai eta gure artean bazkal genezan.Haragi zaporetsu hura dastatzen hasi ginenean Maria Claudia gure gidaria ate nagusitik sartu eta irriz gureganatu zitzaigun.Kontatu ziguna bidaiaren gaia bihurtuko zitzaigula oraino ez genekien..

Gu gure lanak egiten ari ginen bitartean eta hango bainu termetan eta igerilekuetan ari ziren anartean ,gure lagun Kissbaik jaso zuen masajea kontatzen hasi zitzaigun,berak egindako masaje goxo bezain erotikoa …Belarraren gainean etzanik omen zeuden biok elkarrekin , dutxa batetik ura isurtzen ari zitzaiela,Maria Claudia gidari masajemailea gure Kissbairi eskuak bizkarrean ezarri eta fereka batzuen gisako baretzeko masajeak egiten hasi omen zitzaizkion.

Beti neskak kontatuta.Esan behar da neska hori arras pollita zela,mundiala egitan,eta horren gainetik adarjole paregabekoa.Orain arte eta gure Rodolfo txoferraren pare,gure artean egindako broma guziei erantzun zien,gehienetan parte harturik ere.Horregatik bagenekien kontatzen ari zitzaiguna benetan pasatu zela.Irrijoko baten iduriko ekintza hura Maria Claudiak egitan egin zuela bagenekien eta bihotzez disfrutatzen zuela orain guri kontatzea,gogo onez eta irrifarrez ari zela nabaritzen bait zitzaion.

Beraz,masajea egiten ari zen bitartean Kissbaik ez zuen batere izkutatu bere uneko gozamena eta nahiz eta buruz behera egon neskak berehala nabaritu zuen gure lagunaren tentetasuna.Eta masajea jarraitzen,irriz, Kissbairi adarra jotzeko nola baliatu behar genuen imaginatuz,bere ekintza ezti erotikoa segituz.

Eta Kissbai gozo gozo omen zegoela,masajegilearen eskuak mazeletan lehunki pasatzen zirelarik,ixterretan eztiki iragaiten zebiltzelarik,batzutan kanpo besteetan barne….

Pentsa gure adiskidearen emaitza zuta,ezin zutagoa.

Hori guztia kontatu zigunean berriro besteak zeunden jatetxera itzuli zen,isil isilik,nehork konturatu gabe,komunera abiatzen zela denei esan baitzien,Kissbairi eta bere bi semeei ere,mahai berdinean bazkaltzera eseri zirenei,familia uros bat egin balute bezala.Eta Kissbai harro,bere goiz erotikoarengatik,bere ustez,Maria Claudia ligatzeagatik eta bere semeekin bazkaltzeko konfiantzan osoan sartzeagatik .

Eta gu,batez ere Koxe eta biok,jatetxean sartzen,gazte guztiak agurtzen eta berehala familia zoriontsuarengana hurbiltzen. Kissbairen begirada harroa, bere irri probokadorea eta bere keinu bereziak bezain adierazgarriak agurtu gintuzten.

Esku keinu serios batek,behatz erri erakusleaz deika, Koxek zutitzeko eskatu zion,zerbait esan behar geniola .Hastapenean ezezka bainan laster gure begirada zorrotza ikusirik,altxatu eta gureganatu zitzaigun.Koxeren abotsa ezin serioagoa hartu zuen esateko denuntzia bat ezarri zietela bainu termetako zentroan,euskaldunetarik batek jokabide kaskarra eta idenzetea izan omen zuela eta isun bat ordaindu behar genuela.Harriturik gelditu zen.Maria Claudiari begirada konplize bat bota zion eta berehala luzatu bere ohiko irri ozenaren erdian:

Gu nardatzeko gisan eta jelosiaz beterik izan gintezen,hauxe esan zuen:

-“Beno,argi da baietz,masaje on bat egin didatela eta aski goxoki nengoela, ,hori jokaera indezentea ote?“Nork egin zion aldiz berehala ez zuen aitortu

-“Aski zuten masajerik ez egitea,ni lasai nago,ez baitut ezer eskatu.“

Koxe,beti serio serio,belarrean markak utzi zituela erantsi zion eta bertako arduradunak kexu zirela.

Zer irudi utziko dugun euskaldunok Argentinan!!!Boza ozenduz builatu zion Koxek.Kissbaik ez zekien zer esan,zer egin,ez zekien hura egia zenik ala ez,nik bizpahiru gauza luzatu nizkion denuntzia harena ,hala zela konbentzitu nahiez,Maria Claudiak bere gatza bota zuen esanez berak ez zuela gaizkirik egin nahi ,bainan halako kasuetan hoberena isuna ordaintzea zela,afera horiekin Argentinarrak ez zebiltzela txantxetan ,hau Europa ez zela eta….

Irriak ezin jasanez haien mahaiean eseri ginen eta gai hori arratsalde

osokoa izanen genuela nabaritzen hasi ginen.

Gure laguna zalantza osoan zegoen.Alde batetik gure zirikatzeko grina biziki ongi ezagutzen zuelako bainan bestetik Maria Claudiaren eragina haundia izan zelako eta gure gizonari ez zitzaion burutik pasatzen neska hori halako broma batean hain serioski parte har zezakeenik.Gainera ez zuen gurekin mintzatzen ikusi eta horretan bai zalantza gehiago pizten zitzaiola,nundik arraio jakin genuen bainutermetan gertatutakoa kanpoko norbaitek esan ez baligu.

Dantzari gazteak ez zirela izan bazekien ere.Benetako misterioa bainan ezagutzen gintuen eta horrek,nahiz eta duda haundiak izan,ez sinestera bultzatzen zuen.

Arratsaldea hala igaro genuen,gai horren inguruan irriz,bazkalostean,afariko mandatuak egin genituen bitartean,euskal etxeko afari famatuan,gaueko giroan.....Gaixoa Kissbai....

Biharamuneko gosaria animatuta izan zen ere bai eta Kissbai agertu zeneko egun berria nola igaroko genuen jakin genuen,irrifarrez kitzikada hura jarrai eta jarraituz

Lehenbiziko urratsa eguerdi aldera iritsi zen Koxek denuntziaren berri jaso genuela eta bere berotze hark belardian zulo bat eginik utzi zuela eta aztarna horiek jasangaitzak zituztela,bekatuaren markak bezala zirela eta....

Sobera!Koxe neurritik kanpo aritu zela denak ohartu ginen eta Kissbaik ixtorio guzia gezurra zelako ideian tinkatu zen,orain arte esandako dena asmaturik zegoela. Zer pena!Koxeri hasarrealditxo bat eman genion gure jai lillugarri hari bukaera eman ziolako bainan ustegabeko salbabidea agertu zitzaigun:Maria Claudia.

Bat-batean eta ezin serioago,salaketaren berri izan zuela luzatu zigun , ez zela batere gure adiskidea egoera lizunean egon zelako baizik eta bertako masajetzaile neska profesionalek,bainutermetako zentrokoak, salaketa bat ezarri ziotela berari ,han barnean masaje bat emateagatik eta nahiz eta berez masajemailea izan,bere ahalbidetik jauzi egin zuen.

Bat-batean Kissbaien aurpegia lasaitu zen eta patxadaz hatsa harturik irriñoa ezpainetara itzuli zitzaion,bera errugabetzat jotzen zutelako.

Gure birikak era berean hustu genituen gure gidari atseginak berriro ireki zigun zirikatzeko bidearengatik

Ez dakit Kissbaik M.Claudiaren esana osoki sinetsi zuenez,zalantza bizian sartu zuela bai.Biharamun goizean bertako komisarioak deklaratzera deitzen zuela ere asmatu zuen,beharrik gure Kissbai laguna zulo hartan ez zen sartu.

Muxuzalea bezain bromazalea zela bagenekien,masajezalea zenik ez, Egun horietan ixtorio horri esker denek far handiak egin genituen .

 

Xubiltz