Lehengusu hila
Migeltxoren berri jakiteko Baztan aldera abiatu behar da,Zozaiara lehen,Lekarozera orain,Elizondora beti.
Nere amatxi eta bereak elkar ezagutzen zuten 1936ko gerla zikina baino lehen ,bainan gorrotoa piztu zenean , adio ! Batzuk ihes iparralderantz ,beste batzuk gertutik diktadura sufritu eta besteak egoeraz baliatu.
Biak Iruñean sortu ziren .Nere amatxi gipuzkoar batekin ezkondu eta senarraren bidez bere abertzaletasuna zen haunditu .Berea aldiz, Francoren aldeko batekin ezkondu eta Iruñean bizitu.
Bizi guztian, harremanik gabe bizi izan ziren eta niri amona atzerrian hil zitzaidan,aitona ere,ez bait nituen ezagutu, ez ta ere nere ama ta hiru arrebak bost urte nituelarik zendu zitzaizkidanak,atzerri lurretan, Ziburun.
Iruñekoek,gure berri zehatzik ez jakinez,denak hil ginela pentsatzen zuten,denak ihestokian desagertuak edo zenduak ginela uste izan zuten.Askazirik zegoenez ez zekiten ere.
Pentsa noraino etzekiten gero jakin nuela Iparraldera erosketetara heldu zirenean,Sokoako kanposantuaren aintzinean berebila gelditzen zutela senide separatisten aldeko otoitz bat bota zezaten. « Para los parientes separatistas muertos,un Padre nuestro »eta denak otoitzetan hasten omen ziren.
Ni ,ama gazte gazterik galdu nuelako ,oporretan Baztanera nere izebarekin joaten nintzen,eta han nere amatxiren famili zuzena ,maitatu eta gozatu.Etxe hartan maiz hitz egiten zen Ostiz familiaz,nahiz eta nik Ostiztarrik ez ezagutu ere,tia Baleri izan ezik.
Osaba Miguel zaharra politikan sartu zen,diputatu izan eta Nafarroako diputazioneko lehendakaria ere bai. Udan, Arraoizeko gure etxera etortzen zen bere Baleri izeneko emaztearekin eta han politika alde batera baztertuz,irriz aritzen ginen haur guziak osabaren inguruan jostatzen .
“La tia Valeri”esaten genion bezala, andere elegantea zen,abots kantari batez bere haunditasuna erakutsi nahi zuena, solas guztiak aintzinetik pentsatzen zituen horietakoa: Dena solas fin .
Berak Ostiz zeukan abizena ,osaba Migelek aldiz Gortari,nere amatxi Irurzun Gortariren osaba baitzen.Eta guk, ume mukitsuak, hainbeste maite genituen osabaren ixtorio eta ipuin beroak,nola ez maite ba kontatzen zizkigun gertaera bitxiak, adineko gizon baten ahotik isurtzen ziren kaka eta pixezko ixtorioak edo bapateko puzkar irringarri bat botatzeko zeukan ahalmena...
“Pero Miguel !”Baleriren oihu hasarreen artean denak farrez ari ginen .Bainan Miguel nornahi ez baitzen eta egiten zituen guziak barkatzekoa ziren.
Baleri Ostiz Migueltxoren izeba zen bainan guk ez genekien ez Migeltxoren berri ez eta bere famili guzti horren berri ere.
Urteak pasa ziren,andana bat urte eta Miguel xaharra hil zen ,Baleri ere bai,nahiz eta aise geroago,gure bitarteko gehienak ere bai eta ni,berrogei urteren ondotik, Baztanen jarraitzen nuen, han ezkondu nintzelako eta bertako lagun ainitz banituelako.
Erratzutik Elizondora,Arraiozetik Arizkunera,nola Garazira ala Baigorrira,herriz herri ibiltzegatik bazter guziak ezagutzen genituen.
Migueltxo Baigorrin ezagutu nuen bere izeba ezagutu nuenetik berrogei urteetara,Baleri hil zenetik hamar urteetara agian, « Nafarroaren eguna » egun batez,apirilaren azken igande eder horietako batez.
Bat batean ,elizateko goizeko dantzak lilluraturik begiratzen ari ginauden bitartean,Alex adiskidea nereganatu eta Miguel izeneko lagun bat aurkeztu zidan.
-Begira,irri maltzur batekin,”Te presento a un amigo,Miguel.”-“Miguel lagun bat aurkeztu behar dizut”
-Besteak ,berehala eta ozenki : “Miguel Sanchez Ostiz,encantado ”.
-“Una cosa,una cosa”,irriz luzatu zidan,”Tu no seràs de esa familia de Tolosa pariente nuestra ?”Ez zera Tolosako familikoa izanen,ez?
-Harriturik baietz erantzun nion,Tolosako familikoa nintzela ni ere,bainan….
-« Ez zara Iruñeko Gortariren senide ohia izango ez ?”
Alexen irriñoa bizar tartean zagerian,berak ni aurkeztu baino lehen horren susmoa izan
baitzuen.
Harriduraz beterik berriz ere baietz esan nion eta lehengusu zaharrak ginela gure artera azaldu zen,ez lehengusu propioak bainan bai « à la mode de Provence »,berak zioen bezala.
Elkarrekin arratsalde osoa pasatu genuen,ostatuz ostatu,irriz irri,egunak ere elkarrekin igaro genituen,hilabeteak eta urteak ere.Ikusi orduko,adiskidetu bait ginen.
Lehengusu hila bizirik !Sokoako kanposantuan senide hil guztien alde otoitz egitera gelditzen zirela orduan kontatu baitzidan,eta biak irriz .Hori izan genuen arratsalde horren solas bakarra,solas maitagarriarena : « Lehengusu hila bizirik ! »
Geroztik lagun minak bihurtu gara.Elkarrekin gaudenean beti ixtorio bera plazaratzen dugu,nik bera apur bat narda dezadan,Francoren aldeko « situazionetik » etorriak zirela bera eta bere senideak ongi azpimarratuz,ni aldiz,euskal abertzale munduan sortua nintzela .Eta hala, irri batetik bestera goiaitatzen ari naiz ea noiz Migueltxo den idazle famatu horrek argitarazten duen eleberri berria « El primo muerto »izenekoa. Goian bego
Xubiltz