Goizean etxetik atera naizenean,
Xoriak entzuten arbolen gainean
Zuhaitz bizidunak gorritzen hasi dira,
Urrian hostoak odoltzen baitira
Xoriak xortez xortez saltoka ari dira.
Bizi gaberikan,gelditzen gaisoak,
Zainetatik jalgitzen zaizkie indarrak,
Txantxangorriak odol egarrituak
Bizia heriozten ari dira gaistoak,
Hila alegerazten baitu kantuak.
Odol xorta bat nigarrez airean,
Lurreraino jautsi da hegalez pausuan,
Xorien kantueri neurria emaitean
Arbolen negarrera daror goxoan,
Odolak dira itotzen,lasaiki putzuan.
Xoriak negarretan eta odoletan
Eraile bilakatu urtero bezala
Hegaldun lepo gorri bilusarazleak,
Arbola hila baita,odolgabetua
Iduzkiaren indarrez,lurrintzen negarrak,
Putzua idortu da,gogortu odolak
Herriko etxeko langile serioak
Istripua izan dela jakin orduan
Odolak biltzen hasi dirade txistuka.
Xubiltz