Poetry 1975 - 1990

Han ala hemen

Ni bizi naiz... ..hemen
Ni bizi banintza.....han
Ez ninteke izanen...hemen
Behar bada bai... ..orain
Ez liteke betiko izanen...hemen
Bizi naizelako.
Nun bizi nahi nukeen?
Han!
Hemen
Baino gehiago.
Hura ez dezagutelako?
Honek aspertzen nauelako?
Ez dakidalako?
Gezurtia naizelako?
Hau maite dudala
Nabari zaidala?
Eta zer!
Han ala hemen!
Zergaitikan hau maite dudan?
Ezagutzen dudalako?
Bizi naizelako
Hemen
Naizelako
Hilko?
Biak bat garelako?
Eta zer!
Han ala hemen!
Amen


Xubiltz