Poetry 1991 - 2006

Olerki txarra

Zer dut hobea?Maindire idorrak uztea?
Edo itzuliz denbora gehiago galtzea ?
Lo egin?Ta ezin,nardakeriz itotzea,ta mina hartzea ?
Azkenean,hitz ehunak jarririk,kafean igerikan,askaturik.

Gaur zer idatzi ez dakit,nahiz eta eskuak xinaurriz beterik
Txingurri langileaz baino,bihotzeko dardarez haunturik
Zerbait aterako ote ?Nork daki,argiak pizten ari zaizkit
Olerki baten pare,hor nabil mixterioz ezin aserik..

Bai,bai banabil,ez nago bakarrik,ene gogoa baitabil
Ezker eskuin irudiaren bila,biziaren txeka,isil
Ez da erres,ez zait aise,otoi erroitzatik hamil !
Laguntzarik gabe nola ?Logalea zauriz behar erahil!

Badator,badator ur hazi baten pare
Badabil,badabil,jin laster baten alaba ta seme
Goiargia durbilkit,asma iturriaren eske
Badatorkit dardarez,hitzaren isura gaur ere.

Ez!Ustegabeko hitz joko,zu zaitut hartuko?
Ez!Obulaziorikan gabe nola hazia sortuko?
Ez!Asma eme,gogo arra,noiz zarete elkartuko?
Ez!Oraingoan ez behintzat,gaurko haurrak dio uko.

Xubiltz,2005