Hitzak aparrez zaizkit isurtzen
Amiltze txurian
Arroken artean
Zinpartatzen
Koba eledunatik,hatsak haizatzen
Adar bizietatik uretan murgiltzen.
Hemen daude igerikan
Bizira datoz isurikan.
Eta hor dira bizi,betiko itorik.
Nere muinak indartzeko osorik.
Bainan gorabidea hasirik
Iturbidera badoaz engoitik
Beste arkaitzen artetik
Beti aparrez beterik
Argira elikaz beterik
Goroldioa betiko utzirik.
Hitzen eskutik,argiak
Badoaz harturik bideak
Bide berdinak,ber berak.
Hemen daude isurikan,igerikan,itorikan.
Goiargitik goi argira erroitzetan
Galduak daude haize uretan.
Begi arrotzak dirdirez,
Goiertzetik agurka,dardarez.
Lurrinaren pare
Laino igobide
Kerik gabeko hizpide
Iduzkia da atean,tente,erne,begirale
Sumatzaile berri baten bezala
Nere iturri urtsua iker dezala.
Xubiltz,2006