Poetry 1991 - 2006

Baztan

 

Baztan,zure argiaren itzalak
Hedaturik dauzka bere bi hegalak
Airean dardarez,nere bihotz taupadak
Gorriz ditu busti urrian arbolak.

Zuri argi,ohore
Muxu hiri,kolore
Zuei haize eta pentze
Baztan nere aterbe.

Udazkenean begia zait pizten
Aterpeetan bihotza ximikoz urtzen
-"Argizalea zato neregana",lainotik aditzen
oiharzun eztiak bazterrak betetzen.

Baztan zu zara nere jabe
Ni zure edale,
jale eta joile
baztan ni zure seme.

Xubiltz