Poetry 1991 - 2006

Zoriona

Zorionik
Ez dut
Inoiz
Ezagutu
Ez!Ez?
Iz!Iz?
Biak bat!
Ezaguna nuen izan
Txikitandikan
Bainan
Hila hasi zitzaidan
Lehen arrebatxoa joatean
Hiru urte nituenean
Beste bi ere lerro lerroan
Bost bete nituenean
Eta haiekin batean
Ama,ere erditzean.

Aita beti lanean
Ni,amodioaren beharretan
Ta fite,amorde baten erpeetan
Andre horren menpetan
Ta ni erori behar horietan
Aitaren ezkontz txarretan.


Ohartu orduko,hamar urtetan
Barnetegi batean
Sartu nindutenean
Negarra erantsi zitzaidan
Urteak Izean
Urteak hezean
Eta ni bidean
Altxa nahi kanpoan.


Bainan Ez!
Nere ezkontza,Izkontza nahi izan
Bainan
Maite ez nautenean
Ez naute maite egitan.
Bizkarreko minetan
Ziperretan
Sartu nintzenean
Hogeitamar urteetan
Minetan

Barnekoetan
Nola kanpokoetan
Ezin jasanetan
Bizi nabalen artean
Labainetan
Eta beti bide hortan
Urteetan
Ez ninduten bihotzean
Gainera benetan
Andrearen esanetan.

Alabak haurtzaroan
Gogorki horretan
Gaztaroan
Beti minetan.
Izan ala ezan?
Gauza bat munduan
Zait falta bizian:maite ditudan
Guztiak daitezen joan.
Ez etxetikan
Hemendik baizikan
Ta erranen dudalakoan
Zorionik ez dudala ukan
Sinistu egitan
Ez dudala izan
Izean,ezean,bizian.
                                           

                                                   Xubiltz