Menditik behera, erreka osoa
Hazturik hibaia ta bizi gogoa
Harro dago gure euskal itsasoa.
Giza nola jin ? Nora joan? Euskal giza badoa
Busti gabe eta ur bazterretik, pausoa?
Inozoa, zozoa, beldurrez jasoa
Erasoa bihurturik erosoa
Zuhur bidea, zuhur gogoa....
Zenbat?Zer? Nola? Noraino? galdetu
Neurtu, kontatu, tinkatu, ziurtatu.
Kaka zaharra !
Hau ez da erakatsi digutena
Baizik eta besteek ekarri zigutena
Desizaten ari gaituena.
Berdin da lehena edo bigarrena
Ertzetik baztertu ez daitekeena
Edo lurra barnetik noiztenka abia litekeena
bainan beti ur bazterrera itzultzen dena
gertu eztena, ezpata eta ordena.
Kondena, berbena eta hurrena.
Ohituraren amorratu estu eta lerdena
Gorrotoa bihotzean agertzen duena,
Eta bidean aspaldi zapaltzera ikasi zuena.
Giza nola jin ? Nora joan ? Euskal giza bizirik
Izean sarturik, izurturik, burua zutirik?
Aske, unetsu , bizitsu , izean sarturik
bustitzeko beldurra saiesturik, zipaturik
Helburu zuzena tinko finkaturik
Itotzeko ikara gaberik
Igerikan ikasi duelako, isilik
Bera izan nahi duelako, harrorik
Funtsa hartu nahi duelako, bazterrak utzirik.
Giza nola jina? Nora juna? Euskal giza, huna !
Salba bidea hartzera, etorri da eguna
Nortasuna enparatzera, hau bide astuna
berpizturik euskera, nekea eta jarduna.
Hibaia gurea da, menditik datorkiguna
Itsasorantz badoakiguna
Lezetik atera gintuena
Geroa bideratu ziguna.
Izean murgiltzea beharrezkoa, zinez
Irenstea eta egostea, legez
Hazi, hezi eta bizi, hezez
Gure kabian, euskal abian, urez
Bazterrekoak harrika hasiko direlako, errez
Behin eta betiko eztena digute sartuko, nekez
Nahiz eta modu desberdinez
Erasoak guretako, kolpez
Bainan ez gaituzte itoko, deusez
Ura gurea delako, berez
Menditik gatozelako,oinez
Iza gu garelako, funtsez
Itsasora goazelako, pozez
Nahiz sare eta harpon, zu jaun juez.
Eta ohiturez beterik badakigulako
Inork ez gaituztela inoiz suntsituko.