Ez al da ohartu funtsezkoa duela
Eta hori dela bere bizi hutsela ?
Eliza batean bezala, paretak eta biok gaudela
Bakarrik garela
Eta otoitzean hasteko unea badela,
Neu, itsasoan, aidean, lezean, ene hilkutxan nagoela
Nere nortasunaren bila, harturik huts gela
Nor naizen betiko harturik hutsela.
*Oteizak dio hutsela huts lekua dela, gizonak, beste eraginik gabe, behar duen ohiko hutsa.
Eskulturaren barnean.