Poetry 2007 - 2010

Euskal Herria

Infernuko atea itxirik zegoen
Urte askotan erabili gabekoa zirudien
Gakoa eta zerraila erdoildurik baitzeuden
Eta Luziferren ahotsa kanpotik zen entzuten.
Noiztik ari deika? Nik ez dakit bederen
Bainan handik helduriko bozak, entzuten nabarmen
Zesar, Athaulf eta Alarikenak garbiki entzuten
Clovis , Abd el Ramann , Fernando eta Isabelenak aditzen
Ferry, Robespierre, Primo de Riberarenak ozen
Isabel, Cristina, Espartero denak oihuka omen.
Franco eta Petain Vichyko ura daudela edaten
Mitterand, Gonzalez, ahantzi gabe Giscard d'Estaing
Rajoy, Zapatero, Sarkozy, Chirac buila egiten
Oraino hil ez direla eta gezurrak direla botatzen.
Eta ni atean, ezin sarturik, ez nautelako entzuten
Agian ene helburua infernua ez delako izanen
Hainbeste mende nere aurka denak elkartzen
Eta ezin erail, mendez mende dudalako irauten
Eta euskaraz mintzatzen..
Lezeetatik itsasora etorri nintzen
Eta geroztik herritzat hartu ninduten
Eta Euskal herria izentzat hartu nuen.