Poetry 2011 - 2012

Darwin, Noe, Poe eta Jainkoa

Noe, Darwin, Poe eta Jainkoa


Jainkoak zerupeko izaki oro suntsitzea du erabaki
gizakien erruz indarkeriaz betea baita mundua segurki
mendekua gogoan, gizabereak ditu xehatuko alaiki
uhain indarrez ditu itoko,etsenplua emanik, kartsuki.

Epailerik gabeko erailketa masiboa, zer holokaustoa!
hegaztiak harriturik daude, goiko txepetxa, lekukoa
untzian sarturik “pürak” ditu berexi,-”zato  Arianoa”
Noeren aginduan larrua jotzera, bazter preserbatiboa.

Uholdea gainean dugu, arremeak gainezka dira, jode…
Komandantea proa garaitik dago oihuka- « Zure agindura, Noe. »
Pozik, ximinoak jauzika ari dira, orroka , zezenei ole
Begi zizelez idazten, ertzetik, oroitzapenerako bitxiki ari Poe.

Arkua beterik dago, zer sexu ximista
Bakoitxak berea harturik,ostia!Zer artista!
Han urrun dager bilusik Ararateko mendixka
hantxe,Poeren eskua harturik,irriz Darwinen bista.

Berrogei egunez iraun uholdeak, urek gora egin eta untzia gainezka
jainkoak mendi gailurrik garaienak  urez zituen estali , denak auhenka
mendeku zorrotza,-”maite nauzue nik maite zaitudan bezala” oihuka
orok ito ondotik, kroka utzirik,Noe merzenarioa hornitu dolarrez, milaka.

Beste ehunta berrogoita hamar egunez iraun zuen uholdeak,segurrik
haizea bidalita urak jesten hasi ziren eta Noek, untziko leihoa irekirik
tripa hantuko usoa igorri zuen ezin hegaldan, lurra idorra ote zegoenik,
eta abisua emanda,ximinoak militar urratsez irten hasi ziren  lehenik

Arkutik binaka,harro, tripa hanturik

bikote galantak ibilki, pasaleran lirainik
gorilak besoak gora, mendirantz goraintzi Darwini jadanik
mehatsuz larrua jo baitute gelditu gaberik

Noe isilik, bortxaturik, sekretu latza atxiki behar
gorilek gibel indarrez  orori zakila ziotelako sar
Eme guziek ximinoz erdizka eta isilik, jelos hainbat ar.
Darwinen zakila dantzan baitago,-Inkoren uzkian, zer biltzar!
musika neurria emanez mendixkan, pito beltzetik zer nektar
lerroka untzitik  jalgirik,  ximino txikiak eskutik emeek nola har?
Batzuek nahi dute  untzitik zerurantz joan , ximistek erre ditzaten azkar
hainbeste marikoi, judu,komunist, sobietar ,ximino eta arabiar
uholdelaria ahantzirik, abortuaren aurka dager hainbat jainkotar
eutanasiak ere lekurik ez duela diote integristek,zer liskar!


Berrogei egunez iraun uholdeak, urek gora egin eta untzia bizirik gainezka
mendi gailurrik garaienak ere estaliak zituen, erailtzeko asmoz  taldeka
narrastiak,hegaztiak,abereak eta piztiak herioztuz maltzurki irrika
bizirik zen giza oro ito ondotik, Merzenarioa zitzaion bihotzez eskerka
sakelak dolarrez betez gero, Noek Darwini eta gorilei eskukada beroa luzeka

Beste ehunta berrogei urte pasa ziren eta oroituz nola Noek leihotik
bele zahar baten ondotik usoa igorri zuen lurra idorra ote zegoenik,
eta abisua emanda,denak harro edo haurdun nola jalgi ziren untzitik
Darwinek Inkori denen agerian gudu zikina erabat irabazirik

Giza ximinotik zetorrela banekien

orai Darwinek jainkoari egin dio requiem
Poeren asma bazka dezaten nabarmen,
bibliak marrazki bizidun bilaka daitezen.