Poetry 2011 - 2012

E.maila

E.maila

Atzo Oteizaren e.maila jaso nuen, etzi bidalita.
Bere nonbaiteko hutselan sarturik zegoela zioen, galduta,
atmosferarik gabeko hutselan hegaldakan, astronauta
airean aurretantza igerika baina beti atzera begirata,
bizkar dantzan, besoak aintzindari gisa mugiturik, nolanahika
Beso aintzinariak gora, barrikadak gainditzeko beherantz emanta.

Eta pun pun pun, bihotza gero eta lasterrago taupakadaka
ipar mendebalekoa deika ari da, orroka
biziaren atean gogorki punpaka,
Burdinezko aldaba  esku ahurrean joka.
Eta tanto ! airezko gantxoa, igerikan aurrerantz indarrez lagundu duena
bakarrik hegaldan, erdi itorik, bere ohiko hutselan dagoena.

Artista bat da, egoera bitxi hori e.mailez kontatzeko, hitzez edo hotsez bai, baina mailez?
Izigarriko maila berea, hori guzia adierazteko idatziz, hitzez edo hotsez bai, baina mailez?

Parot doktrina aplikatuko diotela hetsiturik dio