Poetry 2011 - 2012

19 Geroa-IOI

 Geroa

Nik, nere askaziaren adiskidea izan nahi dut,

ez konformismora erakarri gaituen lagunkeri ahularena,

axolagabekeriarena, eta ezerkeriarena.

Zerbait interesgarria utziko dutena, digutena .

Osteguneko tertuliei ez !

Asteleheneko kronikei ez !

Oh la, la eta oh putaini ez !

Kulturik gabeko frantses euskaldunei, ez !

Euskara gaizki ulertzen omen dutelako...

Gaixtokeriez edo zozokeriez.

Demokraziari bai, buru mozleari ez !

Euskarari bai, itotzaileari ez !

Aspertu bainaiz frantsesez eta espainolez,

Dioten kultura unibertsalez

ukazioz eta eraileez,

irensleez , lukutriez eta laketriez,

eta gu omen gara baztertzaileak….. nekez,

ez baitugu inor ito, erdaraz eta erdarez.

Popatik hartzera, demokratak ! Zinez.

Hastapenetik hona josi gaituztenak, minez.

Legez, kolpez, negarrez, beldurrez, mintzairez eta gezurrez.

Haien estatua baizik adoratzen ez dutenez

Haien handitasunez lehertu arte hantzen direnez

Haien hizkuntza baizik gurtzen ez dutenez.

Ni abertzalea naiz, berez,

eta zuen aldeko ukamena

ez da izango azkena,

ezta ere lehena

segitzen baitu zuena.

Ni euskalduna naiz, berez,

bizirik dirauzkit zuen aldeko ukazioak,

ez baititut onartzen klonazioak,

transfusioak,

esklusioak,

presio eta opresioak,

eta agresioak.

Bainan hala da egina eta erina,

isiltasuna erregina

eta irenspena lege gordina.

Aski ! Bizi! Nahi! Ortzi!

Ohi! Jeiki! Toki! Mugi!

Txuri berde eta gorri!

Bat, hiru, lau, sei edo zazpi!

Assez, c’en est trop mon kiki,

hasta los cojones de tí,

eta nik idatzitako bi olerki.