AZKEN ZORRAK
( kantu hau orain 35 urte egina zela bainan hitzak aldatu dizkiot eta doinua gaurkotu)
°
( kapo3)
Heriotza dabilela isilpean gorderik, G
Azken nahien idaztera narama ni
Eskermilatu nahian maite izan dudanari
Ontasunen banatzera noazue ni.
Kantu bat zor diot egun errekari G
Ur jauzi ta iztil bare, jabalari D
Iturritik itsasora abian denari Am
Ibai zabal, portu eta hondartzari G
Kantu hauskor bat ur gaziko uhainari D
Iz isuriak bihurtzen nau ni kantari EmGEm Lalalalala CDEmCEm 4
Kantu bat zor diot euskal zuhaitzari G
Oihaneko haritz sendo, pagoari D
Laiotzeten dagerren goroldioari Am
Harriak orlegiz margotzen dituenari G
Kantu bat izpien arteko itzalari D
Izadiak bihurtzen nau ni kantari C Lalalalala CDEmCEm 4
Kantu bat zor diot emozioari G
Itzal eta argi hausnarazleari D
Berezi bat ere bakartasunari Am
Hurbiltzen zaidan ezezagun asmari G
Dardarez ditudan esku ta muinari D
Sormenak bilakatzen nau ni kantari. EmGEm Lalalalala CDEmCEm 4
Kantu bat zor diot amodioari G
Bizia dakarren amatasunari D
Arbaso oro eta askaziari Am
Bihotzean sartzen didaten kilikari G
Hunkigarri dudan bihotzekoari D
Maitasunak bihurtzen nau ni kantari.! EmGEm Lalalalala CDEmCEm4
Kantu bat zor diot gure euskarari G
bihotzean daukadan euskal herriari D
Beste luze bat ere askatasunari Am
Denen arteko esku eman zintzoari G
Justizia eta bihotz zabalari D
Gizarteak bilakatzen nau ni kantari! EmGEm Lalalalala CDEmCEm 4