90kan Abstraktua eta izadia 2018

        

Abstraktua eta izadia   (euskara eta fauna" kantuaren doinu bera dauka)

Kantu honek abstraktuaren lehentasuna  adierazten du,mendia sortu baino lehen, adibidez, zoom batez ikus daitezkeen mendiaren baitan dauden elementu abstraktu ttikienak, mendia baino lehenagokoak direlako, banan banan harturik mendia osatu dituztenak.

 

Izadiak ozenki ene belarriak jotzen ditu,

Neurkadez, haizeez, soinuez eta isilez.

Musikaz baino lehen sorturiko ahotsez

Errotik datozenez, menditik detsitenez

Haizearen dardarez firfiraz sortzen direnez

 

Erreketan jauzika isurtzen zaizkidanez

Arnasaren soinuaz gizakitzen zaizkigunez.

 

Izadiak ozenki ene begiak jotzen ditu

Kolorez, bolumenez, formez, argiz eta itzalez

Artea baino lehen sorturiko lerdenez

Lurreko harrietan, hostoetan dagertenez

Uretan igeriz, zeruan dagaldatenez

Gauez eta egunez datozkidatenez

Ninikaren dirdirez gizakitzen zaizkigunez

 

Abstraktua izadian baitago, isuririk

Lekukotzat begia eta belarria harturik.

Ikus daitekeena  sortu zait ezikusitik

eta Jainkoak ez du horretan zer ikusirik

Biblian ere ez dager inongo artista lanik

erreala baino lehen abstraktoa baitzen bizirik

Orain kantatzeko gogoak  airera deramazkit