Agate Deuna ( Do) 2017
Agate deuna, Santa ageda bezperan kantu tradizionalekin batean kantatzeko.
Lehen bertsoan, bigarren boza jarria dago
1/Agate Deuna gurea martiri ezaguna ( do)
Euskal makilek gurea bilakatu zutena
Agate Agate deuna ospatzen duguna( fa)
bezperez eta urtez urte kantatzen duguna.
Agate deuna Agate amodiozko izate (sol)
Agate deuna Agate denek zaitugu maite
2/Agate Deuna gurea zer gaztigu dorpea
gogorra da bularrak moztea emetasuna galtzea
Agate Agate deuna ahazten ez dena
Euskaldunen eredua behin bihurtu zena
Agate deuna Agate amodiozko izate
Agate deuna Agate denek zaitugu maite
3/Agate Deuna gurea guk abesten duguna.
Euskaldunentzat martiri ospetsu izan dena
Agate Agate deuna guk maite duguna
betiereko esker ona zor dautzuguna.
Agate deuna Agatez otoi erruki zaitez
Agate deuna Agate denek zaitugu maite.