90kantu Biok 2017

   BIOK

Zu zara maitia nere zurubia

Ni zure bihotzaren zurzubia

Haizaldietan babesteko bidea

Uholdeetatik saihesteko kidea

Haizeetan igo naiz, norantza auskalo

ilargia laztan kantan, kriolinez fa do.

Beso argi harkorren altxotan, danba lo

Ohiko sasibidea lehun eta xalo

Zelai sorkor joritan, nehoiz txorimalo

bihotz izpi printzetan, txalo pintxalo

Zu zara. maitea...

Zurzubitik nabia, ura sahetsetan

zurubitik bazihes, zurrunbilo artetan

enbatak xoraturik, dilinda jaietan
ortzadarra keinuka laiotz galduetan

bihotz ximikoz ikaran, lankar xamurretan

ekiaren zirrarez, begi distiretan

Zu zara. maitea...

Iraundura gutizi, urduri geroa

Zurzubia aterbe, ortots itsasoa

Ekaitza haizeduna, tximista eroa

Zurubi garratsi esker tinkotzen gogoa

Ta uretatik airera doan eguneroa

Ilauna bihur bedi betierekoa


  

Zu zara. maitea...