907 kantua badator 03/2020

  Kantua badator  

 2 bozez 



  Kantu honek abesti baten sormena kontatzen du. ongi ulertzeko pentagrama baten aurrean zaudela pentsatu

Hutsatik heldurik,bizigai argira
Jite laster baten alaba ederra
Bilusik baitago oraindik xotinka
Gosez urraturik, amodioaren bila. 

 Azpiko nigar mikatzez haunturik
Soka batetik bestera zintzilik
Bizira orroka, ahurka heldurik
Antzinat badoa,uzkurki hutsatik.

Ezker ta eskuin ilargiz beterikan
Isilunetik bixki beltzak dilindan
Txuriak dardarez buru maingura herrestan
Argirat doazte irri alaiez, daldaran.

Ibiltari eta borobil borrokan
Neurkadak ditu baretuko doinuan
Olerkiari esker oro txintxo soketan
Denak herabe asmatzearen menpetan  LALALA

Milesker zuri andere ilazki
Kantu berria badator uzkurki
Eskermila hiri sornahi eta gutizi
Betiko bizira heldu da zuhurki

Kantuak har dezan biziko eguzki!
Kantuak har dezan betirako hazi!
Kantuak har dezan biziko argi
Kantuak har dezan betirako bizi.   LALALA

Ez da hilko kantu berria
Bizira doa aire igerria
Izatera dator bertso atzarria
xarmangarria
Mila esker, asma, asma-egarria.  (Bis) LALALA