908 ETXEARI ABESTI 11/2020

 

                                                                                                                     Etxeari abesti

                                                                                                                                                                              

                                                          

 

 

 Ilargiak zion itzali argia sehaskari                  Eta sehaskak argia pîztu berriz etxeari

sehaskaren doinu gozoari entzun hadi    «  Haurtxo txikia sehaskan dago” haur kanta dirudi

sehaska da  kantuz ari karrasi edo irri      Arbaso, guraso, askazi    Lehen, orai eta beti.

-“Beti aire berdina iduri, atzo, gaur, etzi      sehaskari dagokion abesti. Lehen, orai eta beti.

 

Argia ziotela itzali dela aspaldi               Bainan menderen mendetan etxean kantua bizi.

Etxeko leihoak ireki ateak zabal zabalik         Oilarrak erantzun diezaion umearen kantuari

Amonaren argia zen itzali, ta berriro ahantzi       udaberriko eguzkiz jantzi.    Lehen orain eta beti

Aspalditik berak baitaki, Etxea dela atzarri      argitu goizeko abestiz   Lehen orain eta beti

 

 Berriz sehaskaren abestiari, hadi, hadi        Zorionak zuei gaur, beti  eguzki ta ilazki

 Kantuaren itzalari eskermila zuri           milesker zinez bihotzetik itzal piztuari

Argia dago pizturik, Iduzkia  da irriz                  Etxeari agur t’ erdi     Lehen, orain eta beti.

Eskerrak kantu argiari, iratzarri               Zorionak kantu berriari         Lehen gaur eta beti

 

 Sehaskaren bihotz taupadei  adi,adi               Bizi gogoa pizten ari eta gaua itzali

Ta euskal etxea da hazi, hozi  hezi               esker beroa betiko  ama eta amatxiri

Bihotzez agur ta goraintzi  bizi emaileari    abesti ederra zor zuri Lehen, orain eta beti

Ohore emakumeari, agur eta goraintzi         ta etxean denak kantuz ari     lehen orain eta  beti