TELESFORO -Monzonen 50.heriotzaren urtemugarako idatzia ( ene ohiko doinu batekin)15\11
Hitzak eta doinua
Paroles et musique
Letra y musica X. Soubelet
Chant biogtraphique à Tesforo Monzon
Cancion biografica dedicada a telesforo monzon
Abenduaren batean, jaio zitzaigun Bergaran*
Telesforo Olasotar famili ospetsu batean
Hastapenetikan abertzaletasunan
zinegotzi , diputatu gipuzkoaren izenean.
Ta gerra hasi zenean sartu zen eusko jaurlaritzan.
Mexikora urrundu “Urrundik” idatzi zuen bertan
Euskal herrimina zeukalako bere bihotzean
Ta “Gudarien egina” liburua egitean
Abertzaletasuna erakuts nahi zigun orri horietan
Ta Jada kantu ugari egosten bere lapikoan
Mendeberri etxea zuen berak egoitzat hartu
Ta handik ikusi nola Euskadin ETA zen sortu
Anai artea zabaldu, iheslariak lagundu
Zenbat familia ez ote zen berari esker han elkartu
Eta amak semeari eman aspaldiko bi pott ta muxu.
Batasuna eta lepoan hartu ta segi aurrera
Bai euskarari eta Itziarren semea
ederrra herriak bere, kantuak abestea,
herri batasuna sortzeko Altsasuko mahaian jartzea
ohikoen aitzitik, abertzaleak ez ukatzea.
Telesforo Monzon inork ez du sekulan ahaztuko
Gure Euskal herriaren zutabea izan zelako
Kantuak lekuko, makila oroimeneko,
Bere herriak fundazio merexitua egin baitio
Gizon miresgarriari ohore eta agurra betiko.