Orreagatik Amaiurrera
( kantu honen doinua orai dela 3 urtekoa da, "Gernika betiko" izenekoa, Olerki berri hau erantsi diot) 12\04
Kantu honen hitzak erabat politikoak dira, Nafarroan eta Nafarroatik eraikia, Euskal herri berri baten aldekoak, Gaur egun 3 komuniteetan zatikaturik gaude, Nafarroa, Euskadi eta Iparraldea, politiko eta intituzionalki benetan batuezinak . Euskadi proiektu autonomoarekin, Nafarroa eta iparraldea betiko galduta daude. Iparraldea Hegoaldeko proiektuekin erabat galduta dago, oraingoz Nafarroa Euskadikoarekin bezala.
Zazpiak bat gogoan daukagunok eraiki dezagun Nafarroa berria, gure lurrama berritua. Iparraldeko Baxe Nafarroa, berez Nafarroa bat baitzen. Euskadiko indenpendentistei benetan zer axola Nafarroatik eraikitzea Euskal herri askatuta, ezta? Aldiz, Gestionario autonomistei arazo bat sor liezaieke, iparralde eta nafarroa ez den Euskadi eskutik galtzea.
Bakoitxak ditugun instituzioak oraingoz onarturik, Nafarroa libre bat eraikitzera gindoazke.
Hymne à la Navarre, première constitution d'un Pays basque indépendant et suggestion d'un nouvel indépendantisme basé sur cette province transfrontalière
Himno a Navarra, primer reino indenpendiente y cuna del indenpendentismo vasco. Aqui de sugiere un eventual nuevo movimiento indenpendista basado en Navarra ( transfronteriza).
Orreagako pagadiak / euren gailur garaietan gogoa
oroitzen bizituriko pairua
Orreagako mendipetan mendeku oihartzun gogorra, orroa
harri kotorrak damiltza patar behera, badoa amorrua
Orreaga gogoan, eredu Nafarroan.
Betiko geroan, nafar Euskal Herrian.
Girizo, Mendimotz, eta/ Ortzantzurietatikan ikusia
uda gogor beroaren hazia,
katez josiritako muin gorrien borbor hazia, hozia
baskoin nafar urbegiak iturritik sortzen ari askazia
Orreaga gogoan, eredu Nafarroan.
Betiko geroan, nafar Euskal Herrian..
Haitzarte ta ibañetan dantzut ozenki zuen oihua,
zizelkaturik duzue euskal gogoa.
Iruña arpilatzeagatik, Errolani, ehortz hobi zuloa,
Amaiurrren bukaturik, hamalau mendez bizirik Nafarroa
Orreaga gogoan, eredu Nafarroan.
Betiko geroan, nafar Euskal Herrian.
Han Nafarroako erresuma arkaitzen artetikan sortua,
orduan jeiki Euskal herria askatua
geroztik euskal probintzi bakoitxak bere forua, ohikoa
Nafarroa librea izan dadin gure amorrua
Orreaga gogoan, eredu Euskal Herrian
Pago ta haritza gure euskal geroan
Zazpi zuhaitzetatik bat Nafarroa batuan
Baskoinen lurrama, gure euskal herri berrian