IDUZKITZAL 63

                                                                   IDUZKITZAL 63

                                                                  Kantu honek 25 urte ditu. Hitzak JA Artzerenak, doinua nerea.Xamanatekin berritua          02\01

                                                               

Que haria yo sin el sol.

Que ferais-je sans soleil.


Ez niri iduzkirik itzal, ez eta ere apal

ezin badute ere hura, ene begi ahulok jasan

Ez du eguzkiak errurik
Ene begi gaixook
ezin badiote hari
begiz begi begira
Izatekotan, indar gehiago bekie
Arren otoi ene begioi

Zer litzateke ene bihotzaz
Jantzi ezean zure aurpegiak
Bete ezean zure egiak
Hutsik eta bilutsik hotzez

Ez otoi eguzkirik, Ene begioi itzal
Ez arren zure aurpegirik
Ene bihotzari estal
Lehergarri bazaio ere honi
Ito-zoriak izutzen badu ere

Jotzen duzunean goitik, goitik ere goienetik
Iharrosten batera barrutik, barru sakonetik

Zer litzateke ene bihotzaz…

Bekio arren bihotz honi egia
Hori du bere, hori du bere ogia
Etor bekio, betorkio,bihotz honi argia
Hortaz du berak eta hortaz du berak haragia

Zer litzateke ene bihotzaz, jantzi ezean zure aurpegiak
Bete ezean zure egiak,  hutsik eta bilutsik hotzez