Gure zauria 27\04
Todos tenemos una llaga, tu la tuya, yo la mia, esta viva y no nos dejara.
Nous avons tous une blessure, toi la tienne, moi la mienne, bien vivante, elle nous ne quitera pas.
Denok zauri bat daukagu
Zuk zeurea, nik neurea
Denok zauri bat daukagu, geurea.
Beti bizirik, hortxe dago
Aspalditik erina, airean dilingo.
Bakarra naiz haren borboren nahian
Ni, itogai bere itzal gorrietan
Neurea baizik ez delako benetan
Zuk zeurea daukazun era ta moduan.
Denok zauri bat daukagu
Zuk zeurea, nik neurea
Denok zauri bat daukagu, geurea.
Beti bizirik, hortxe dago
Aspalditik erina, airean dilingo.
Oroitzapen malkoak urbegien eran
esnatzean negarrak mazelan isurtzean
Gogoaren laiotz hezeetako itzalean D
Odoletan itoa, ilunpe gordeetan
Denok zauri bat daukagu
Zuk zeurea, nik neurea
Denok zauri bat daukagu, geurea.
Beti bizirik, hortxe dago
Aspalditik erina, airean dilingo. LALALALALA