IBILTZEAGATIK IBILI

                                                                                     IBILTZEAGATIK IBILI   taldearekin grabatu behar

                                                                        06/08

Munduan nabil, bakarrik ibiltzeagatik, ibiltzeagatik ibili .
Zeru, bide, lur  baita ere  mendi, oin eta begi. 
Dardara nagusi, izadia  dirdir  ageri,
ikusgosez estali, gorputza dardaran, ikarati, ikarati.

Emozioaren askamena helburu
gogoetak, ederraren aiduru
mendien  aterbean, izadia kantuz  
xaramelaz hainbeste inguru,

Munduan nabil, bakarrik ibiltzeagatik, ibiltzeagatik ibili .
Zeru, bide, lur  baita ere  mendi, oin eta begi. 
Dardara nagusi, izadia  dirdir  ageri,
ikusgosez estali, ibiltzeagatik  ibili, ibili.

Zeru estalgarriaren erdian, lainoak
Belarritan  zintzarrien soinuak,
ibar sakonetan  oihartzuna ezti
Bizigai  erreka eta iturri, 

Oihanaren ostoak haizeak igurtzi 
ipuin zaharrak  kantari 
Atarabi, Mikelats,Ortzi eta Mari  lezeak kontari 
urrats bakoitxak du arrazoin ugari, 
ikusgosez estali, ta ibiltzeagatik ibili, ibili. IBILI