02 Iza ote?

                                                                                 1 Iza ote?

Jendea hondartzan dago isasoari begira,

zer jende pila!

erdian Oteiza, jotzen ezkila.

Bertso saioa berehala hasiko da, dardara, dirdira

eta bertsolariak igerikan hasi dira.

Atzeraka urrunduz, lurartzerantz, bizkar dantzaz, besoak jira eta bira.

Lau lerro, bost errima eta stop! Han, uhain hartan, urpera, oi murgila !

Itsasoa garun kantariez bete da, burbuila,

bitartean lehorrean goserik, publikoa, isila,

eta doinua hor dator itomenetik bizira.

Ertzaldera, izurturik, bitsatik bitsara,

uhainez, aparrez, itzalez eta kresalez,

neurkadez, hondartzarantz, uhin dantza arinez,

badoa bertsoa, argi txuriz eta bustiz,

badoa bertsoa, aske, xuxurlaz eta abestiz.

Pizgai, ernai, alai, uztai, errai, arrai eta amai,

sortu, piztu, hantu, tentu, bistu, lehertu,

bizkor eta hauskor, iza hiz,

apar txuriz eta gezal gaziz….

publikoa bustiz,

sentimendu oro beregana igorriz,

hitz hezez, zipli-zapla, etorriz,

eta arimak, harriduraz, hondarrera eroriz,

txaloka hasi dira, txaloz, gozaz eta irriz.

Bitartean uretan 

bertsolariekin batean.

Jorge Oteiza, kantuz, arrainuntzi naturalean hartzen bere dutxa,

urpeko krixtalezko kabina, Francis Baconen aurrekondairako itsas hilkutxa,

arrotz eraginik gabeko boga botoila hutsa,

hutsaren hautsaren azpian, isilik, euskal platuxa,

botatzen ari zaigu, barne xahutik, bere agurtza,

betiko atxikiz bere iturburuaren funtsa.

.