11 Gezitik gazira

 Gezitik gazira

Denbora nardatzen ari, bere bidea lastertu nahirik


bainan nik ez dut horren beharrik


lekukoa ez baitut izan nahi, nik, ziurrik.


Agur, agur, ni banoa


hegaldaka, suzko loreak eskutan

,
igerika, heriotz ezkilak ahoan,


haizeak urrunera eraman nazan, banoa,


uhainek lurartzera eraman diezadaten, badoa


bustia bezain idorra, ene gorputz xaloa.

Ene gogoa erreketan egon nahi luke, isurturik,
harriz harri doazten ur jauzi basetan, txinpartaturik,
ezker-eskuin itsaso egarritsurako bidea harturik,
ene zain dagoen ur gaziaren bihotzez haunturik.


Xo! Gustu samina dasumat, gero eta gehiago.


Ibaibeherak gezitik gazira narama, haratago,


itsasgoraren indarra bortitz eta bortitzago

Xo! Hor nago geldirik, ezin aintzinera joanik,


atzetik bultzaka, aurretik indarka.


Behingoz, denbora da gelditu


eta hatsa du hartu.


Lasai dago


Hemendik aurrera


bere denbora hartzera


badoa, badator, badago.


Xo! Urik irentsi ez dezadan


ene gorputzari itzulia eman diot, bat-batean.


Bizkar gaineko igerian banabia, atzeraka, igeri itsuan,


geroa ikus ez dezadan.

Auskalo itsasoa gustokoa izango dudan....