Oteiza eta Txillida
Marik morroiak baditu, bat Odei, bestea Eate,
bainan inoiz lekua kendu nahi ez diote
Oteizarena, Txillidak ote ?
Ziur, Donostian izozki eta txokolate.
Bainan kafea hobe!
Zarautzeko kafe bortitz eta dotore.
Bizia, itsasoa. Ua!
Jeinua, erasoa. Ua!
Harrile, otsoa. Ua!
Filosofoa eta teologoa.Ua!
Maisua! Ua, ua!
Batzuek badute suertea,
agian, hiritarrak izatea?
Fama laster hartzea,
itsasoak bezala, bere ertzea.
Nik nahiago herria
txikia,
garbia,
egia,
bitxia,
beria,
enia
eta behingoz, Jainkotik aparte
adora daitekeen gizakia.
Eskerrik asko Oteiza!
Alzuza eta Eguesko iza!
Hiria bazterturik,
Kontxaz nardaturik,
suetaz nazkaturik,
antiñoñosturik,
poderea ukaturik,
aske sentiturik!
Bainan hara non beste harrileak,
Diputazioko herri ukatzaileak,
Baskoniaren hausleak,
ile hartzaileak,*
Nafarroako kateen ahanzleak,
Kate berrien emaileak
euskal arimaren suntsizaleak,
oihal horiaren eransleak,
Oteizaren baliazaleak,
Joseba Arregiren adiskideak,
Jorgeren irrizale trufatzaileak
eta hainbeste ta hainbesteak...
Eta abuztuko giro epelean, izozki bat eskutan,
Donostiko bulevarrretik paseatzen bainabil,
mingaina hezerik, han, haizeak orraztatzen diren bitartean,
plagioen liburua daukat gogoan eta bat-batean,
Corpas Mauleon holaketalka agurka,
familian. Mierda!
Nola adierazi Jorge gogoan dudala
eta Nafarroari, Euskal Herriaren amari bere obra utzi ziola,
Injuria-enekoek ukatu baitzutela.
Eta besteek, beren Navarra benditaren obra bihurtu,
berena, Navarrrrrra, española gurtu....
Isilik egotea hobe, egia
aprobetxa dezala hurtzen ari zaion izozkia.
* Hispanismo hutsa, “tomar el pelo” esalditik hartuta.( se moquer des gens)