B
Ikasleak isil-isilik zeuden, begiak zabal-zabalik, euskaldunen
iturburuaz ari baitzen irakaslea. Orain arte izan diren hamaika
tesien berri ematen ari zitzaien. Adan eta Ebak
euskaraz hitz egiten zutela, Kaukasotik, Georgiatik hain zuzen
etorritako populu bat izan gintezkeela eta halako beste
hainbeste. Ikasleak galdera batetik bestera zihoazen, interesgarrienetatik
zentzugabeetaraino ere. Baina maisuak ahal bezain
zuzenki galdera guziei erantzun behar zien, beti
zehaztasun bera aipatu beharrez:
– 15 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 15
“Horiek guztiak hipotesiak besterik ez dira; eta, egia aitortzeko,
oraindik euskaldunak nondik datozen eta euskara
nola sortu den inork ez du frogatu. Inork ez du inoiz ere
hastapen-hastapenean gertatu izan zitezkeenak egiazki erakutsi,
nola baten ahotik bestearen belarrira euskal soinu adierazgarriak
pasatu izan ziren, nola hizkuntza hori jendeen
artean zabaldu zen, nola sortu zenetik gaurko egunetaraino
bizirik iraun ahal izan duen. Jakin ezazue berriki zientzia aldizkari
famatuenak euskara Europan izan zen lehen hizkuntza
izan litekeela eta beste guztiak berarengandik letozkeela
argitaratu duela. Jakin ere aipatzen diren hipotesi horiek guztiak
baino lehenago, batez ere Kaukasoarena, beste zerbait
segurki izan zitekeela, gizakiak, han ala hemen, ez direlako
inon oilo batek erruniko arrautza magiko batetik sortu”.
Nik, nire izan bustitik nire sekretua xuxurlatu nahi nien,
baina oraindik denbora ez zela pentsatuz, geroko utzi nuen.
A