04 A Izotzetik izanera

Bizia arrunt aldatzen ari zitzaigun, eta hura gainditzeko

zer egin ez genekien, aro txar batean ginauden. Harpetik lekutu

beharko! Baina nola? Kanpoko bizia ez baikenezaguen.

Batzuek beldurgarria zitzaiela zioten; besteek, hotzez hilko

ginatekeela; nik, aldiz, bertze atera-biderik ez genuela; haurrek,

ezagutza polita izan zezaketela; zaharrek, aldiz, handik

atera baino lehen hiltzea nahiago zutela.

Orain arte edateko ura baizik ez genezaguen, leize barneko

pareta ilun hartatik modu txukunez bideratzen zen ur haria

ala menditik beherantz zabian1 kanpoko erreka bizi hura,

beste gehiena izozturik baitzegoen. Baina bat-bateko denbora

epel hark gure egoera erabat aldatu zuen eta ur-izak alde

1 abiatzen zen

16 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 16

guztietatik gainerasotzen gintuen. Oinak putzutan izan genituenean,

leizetik lekutzeko erabaki zuhurra bortxaz hartu behar

izan genuen. Hezurretaraino bustiak, doministikuka hasi

ginen eta laster izugarrizko hotz hartze eta mafrundi1 haiek

gure arteko zenbaitzuk erail zituzten. Hainbeste egonaldi iragan

solasean” aspalditik deliberatu behar genuena erabakitzeko.

Makurrena hori ez zen. Gure arteko solas guztiak

oihuz eta keinuz egiten genituen, eta, nahiz eta ohituak izan,

ez genuen beti elkar ulertzen, urarenak guretzat adierazpen

berriak baitziren, gai berriez mintzatu nahi baikenuen.

Eztabaidak arras zaratatsuak genituen: OOO!!! AAA!!!

O!!A !! Eskua gora, eskua behera, besoa ezker, behatza

eskuin, burua apal, kokotxa zut, txalo. Mugimendu geldigaitzetan

aritzeagatik, haserreak gorritzen gintuen, ea hark zer

esan nahi izan zuen edo beste hark bere higidura izugarriekin

zer adierazi nahi zigun. Beharrik bakea egiteko ahalmen

handia bagenuela, eta, leizetar prehistorikoak izan arren, gizakiak

ginen, egiazkoak, sentimenduz beteriko gizakiak.

Gure hizkuntza osoa bokalez osatzen genuen, oihu garbiez

eginik baitzegoen. Gauza ezezagunak adierazi nahi izan

arren, beti soinu irekietara jotzen genuen. Irik eta Urik ez

baikenuen gehiegi erabiltzen. Ausartenak, noizean behin,

kontsonante baten hots bitxia sartzen saiatzen ziren: Oom!!

Oom... AAR!!! Eeem... Me... ee eta halako, baina arras gutxi

ziren, bai soinuak, bai ausartak.

Behin nire baitan ahots bat entzun nuen. Emazte batena.

Haren aholkuak jarraiturik, leizetik betiko lekutu behar genuela

etsitu nintzen eta denak bizi berrian sartzeko lehen

urratsak egiteko gai zirela konbentzitu nituen.

Denek, hurbil-hurbileko inguruak genitzaguen, behin

edo beste harpetik atera ginelako. Nik, aitarekin maiz ihizira

1 katarro

17 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 17

jalgitzeagatik, hurbileko ingurutik urrunago zeuden mendixka

eta zelai ordokiak1 besteek baino gehiago nitzaguen. Beste

gehienek, atera behar genuela etsitu zirenez, haien gogoz

aurkako erabaki berriari aitzakia bat kausitzen zioten, ez baitzen

nolanahi ohituraren aurka zutitzen ahal. Nahiz eta gezurra

zela jakin, adinekoen arteko estakuru zabalduena

jakin-gosea bihurtu zen, hil baino lehen kanpoan zegoena

ezagutu behar zutela, eta, ikaraturik egon arren, tradizioaren

aurka joanen zirela zin egin zuten. Haurrek legearen kontrako

zerbait egin behar zutela jakin zutenean, buruz behera segitu

zuten, kanpoko bizia jostagarriagoa izango zitekeelako

ideian.

Leizetik kanpo egin genuen lehen urratsa izugarria izan

zen, denek amaren sabel ilun bezain babesgarri hartara ez ginela

sekulan itzuliko bagenekielako. Andreek negarrez aurrera

egin zuten, haien seme-alaben etorkizuna nahiko

lainotsua ikusten zutelako, baina bortxazko ateraldi hark laster

negar xortak lehortu zizkien eta batzuk nire ondora hurbildu

zitzaizkidan. Bidea xamurki erakutsi nien. Berehala,

gure arteko batek bide zuzena ez zela oihukatu zigun, bere

iduriko mendiko gailurrera igo behar genuela eta handik beherantz

jo. Zer zekien hark? Inoiz ez baitzen leizetik hain

urrun atera. Al leizekidearen arazoa ez zen hura, agintearena

baizik, eta denen aurrean bere harrokeria erakutsi behar

zuen, batez ere emazteen aitzinean. Alek zerbait buruan zeukanean,

txantxetakoa ez zen, eta denek harriturik begiratu

genion, gurekin etor zedin adierazteko moduan; baina ez

zen ezer egitekorik izan, eta goialdera bakar-bakarrik jo

zuen. Pena eman zidan, bere harrokeriak hiltzera kondenatu

zuela pentsatzen nuelako. Zer egin behar ote zuen bakarrik,

1 zelaiak

18 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 18

laguntzarik gabeko bide erasotzaile berri hartan? Gehiago ez

genuen ikusi.

Gure lehen zatiketa izan zen. Gu, ilara luze bat osaturik,

bidexka zakar haietatik luzaz ibili ginen. Mendietako izadi

gehiena oraino elurrez beterik zegoen, lur pelatu batzuk

agertu arren1. Malda lehun haietatik jaitsi ginenean, zelaira

iritsi ginen. Handik genikuskeen gure ohiko mendiek bihotzak

ikusmin saminez bete zizkiguten, haien gaineko estalpe

zuria lurrintzen hasi baitzen eta gure bizi guziko bizilagun

zuria desagertzen ari zelako. Haren urtze izugarriak eta gure

urruntze beldurgarriak atzera gehiago ez begiratzera bortxatu

gintuzten, etorkizuna gure helburu bakarra bilakatu

baitzitzaigun.

Negarrak ere laster lurrindu zitzaizkigun. Zapaltzen genuen

lur busti lohitsua, aldiz, ez. Sekulan halakorik ez genuen

ikusi, orain arte ezagutu genituen izotzak eta elurrak

zapalkorrak zirelako. Hau, aldiz, nekagarria zen, eta lokatz

guria urrats guzien eranslea bihurtu zitzaigun.

Lingirda, lingirda eta lingirda. Laster hura ere ohikoa

bihurtuko zitzaigun. Ur lohitsu hari so eginez, leizean betiko

belarriratu zitzaidan IZZZZ txistukaria gero eta ozenago entzuten

nuen, belarri-pintzan ttirritta bat sartuta baneuka bezala,

entzumena zauritzen zidan soinu zorrotz hura nire

baitan izan banu bezala. Hura kanporatzeko beharra sentitzen

nuen, baina nola jakin gabe.

Bide luzea egin ondotik eta poliki lerro desegin batean

ibilki, ezezaguna nuen erroitz2 hondatsu batera iritsi ginen.

Amildura hura izugarria iruditu zitzaigun. Zergatik jakin gabe,

misteriozko pentsamen bat zulo ikaragarri hura jadanik

ezagutzen nuela adierazten ari zitzaidan. Begi aurrean genuen

bizi berriak helarazten gintuen, eta haren ezagutzera

1 Nahiz eta

2 Amildegi

19 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 19

jaitsi behar genuela erabaki genuen. Han urrunean argiak eztanda

egiten zuen, argi zuri-zuriak, begietan min egiten zuenak,

helgaitza zela adierazten zigun argi izugarriak. Azken

atzealdeko begirada nostalgikoa bota nuen, gure ohiko bizitik

betiko ihes egiten genuela banekielako. Adio ene maitea,

adio sekulako! Adio mendi zuriak, adio betirako!

Ezin zailagoa egiten zitzaigun. Ez bakarrik erroitz hartatik

beherantz amiltzea, baizik eta ohitura zaharrak, behingoz,

han bertan uztea eta betiko ahanztea.

Emazte ikusezin haren ahotsa bigarren aldiko entzun

nuen. Bere aholku ausartak niregan harturik, lagun guztiak

izate berrira bultzatu nituen. Nahiz eta zenbait zalantza sortu,

denek segitu ninduten.