B
“-Adan eta Eba”, Eba... Ez, ba.” Irakaslea teoria bitxi hura
adierazten ari zitzaien, munduko lehen emaztea euskalduna
zela, eta bere izena Ez eta Ba hitzez osatuta zegoela... Ikasleei
irriak deblauki ateratzen zitzaizkien. Arras sinesgabetuta
agertu ziren, eta, beharbada, arrazoi guztiz. Irakasleak bere
lana betetzen baitzuen, eta ikertze istorioan agertu ziren teoria
guztiak agertarazten zizkien, nahiz eta batzuk sinesgaitzak
izan.
“-Noeren uholde handitik ihes eginiko populu baten
hondarrak izaten ahal gintezke”. Atlantida zelako lurralde urperatuaren
ondorioa gintezkeela ere esan zien, eta hala, euskaldunen
iturburuaz ezagutzen zituen teoria guziak
bazoazen.
– 20 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 20
“Baina hipotesi seriosenek Kaukasotik heldu garela diote”,
segitu zuen, “eta gaur egun pil-pilean dauden hipotesiak
eta ikerketak iturri horren buruzkoak dira”.
“Beste batzuk badaude, soinuz eta hitzez egindako lehen
hizkuntza izan zitekeela.”
Irakaslea bere zalantza guziekin Kaukasoko teoria horren
gorabeherak esplikatzen hasi zitzaien, hala nola bi populuen
arteko berdintasun berezienak, burezur forma berdinenak,
Rh O- odol talde ugarien iker emaitzak, hizkuntzaren berdintasun
ohargarrienak, aditzaren morfologiarenak, bi lurren
arteko latitude berdineko frogapenak, izadi berdintsuarenak,
Itsas Beltzaren bazterrarenak eta beste hainbeste...
Kaukasoko populua, aro urrun batean, hotzetik ihes eginiko
herria zela zioen, eta gu haien arrastoak izan gintezkeela
adierazten zien; hobe, bi herriren bateratzearen emaitza
izan ginatekeela, urrundik hurbilduriko herri ibiltari baten
ekarpenari esker, betitik hemen bertan bizi izan zen herria
gehitu eta aberastu izan zitekeela.
Ikasleak, jakin-gosez beterik, isil-isilik zeuden, irakasleak
zesan1 oro entzuten, batez ere hipotesi guziak zientifikoak zirela
adierazten zuelarik. Hain manera hargarriaz mintzatzen
zitzaien, esandako guztiak onartzen zituztela, hori guztia frogatuta
ez zegoela jakin arren.
Maisua hizkuntzen iraun biziaren teorian sartu zen ere, ea
zenbat denbora iraun zezaketen hizkuntzek: “Zientziak frogatu
duen bezala, latin eta grekoa bezalako hizkuntza handiek
gutxi gorabehera 1.500 urte gehienik iraun zuten, eta
beste norabait abiatu ziren, zuek gaur egun ezagutzen dituzuen
hizkuntzetara. Aldiz, zientzia berak mintzaira nagusi
horiek nondik datozen bidea ez du inoiz ireki, mundua hizkuntza
zabal horiekin hasi izan balitz bezala, baina euskarak,
1 Esaten zuen
– 21 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 21
bederen, eta gutxienik 4.000 edo 5.000 urte bizirik daramala
badakigu. Orduan zer? Zergatik ez pentsatu, aipatu dudan
zientzia aldizkariak agertzen duen bezala, gure hizkuntzak
egin duen bidea munduko luzeetan luzeena izan daitekeela?
Zergatik ez onartu jakingabetasunak murgiltzen gaituen aise
lehenagoko denboretara eramaten gaitukeela, eta, beharbada,
gizakia mintzatzen hasi zen aro berezi hartara? Nik hala dela
uste dut...”, esan zien umilki.
Airean ahots lainotsu bat zientziak frogatu ez dituenak
poetikak asma ditzakeela lehunki xaramelatzen ari zen. Kantu
goxo horren airea erroitz arriskutsu hartatik etortzen ari zitzaidan,
inork adi ez zezakeen xaramela liluragarri baten doinuan.