D
-Mus!
-Mus!
-Mus!
-Mintza!!!! Gure museko mahaian ozenki entzun zen.
Bestean, aldiz,“mintza”ren ordez Louis Luzienek “Hitz!”
esan zuen, bere aurrean zeukan baso ur hura edanez. Denek
“mintza” esan nahi zuela ulertu zuten, ez baitziren linguistak
debalde.
Enbidoari, tira batzuek, eduki besteek. Ausartenak bost
gehiagoka ala hordagoka hasi ziren.
Nik, nire ipuina baizik ez neukan buruan eta arreta anitzik
ez nien ematen ere.
Laster, lehen partida bukatu genuen, eta UIZKI xorta bat
edan genuen. Beste mahaian, aldiz, jokoa luzatu egin zitzaien,
den-dena sakonki pentsatu behar baitzuten, eta haien
– 22 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 22
jokatzeko manera aspergarria egiten zitzaigun. Berdin zen,
gurea musa ez zen, denbora pasatzeko baizik eginik ez baitzegoen.
Urtero seminario kulturala egiten genuen, gehienetan
Baztango Arizkuneko herrian, eta han lagun linguista guziak
biltzen ginen, urtero gai baten lantzeko. Batzuetan, Baztango
euskalkia pixka bat zorrozteko asmotan, herriz herri genbiltzan,
haien arteko hizkuntzaren ezberdintasunak ikus genitzan.
Harritzekoa zen ikustea ekialdeko Erratzun eta
mendebaleko Oronozen ezberdintasun ugari bazela; ez bakarrik
hiztegian edo aditzean, baizik eta ahoskatzeko maneran,
Oronozekoek T edo D gehienei soinu bustiagoa ematen zietelako;
eta zer esan Donezteben, Donamarian edo Oizen.
Mundua deskubritu bagenu bezala ginauden, nahiz eta jakin
Euskal Herri osoan berdina zela eta euskalki baten barnean
herri batetik bestera esamoldeak aldatzen zirela.
Denak pozik ginauden, baina nahiko kezkatuak, aurtengo
gaia neronek idatzitako saio baten aztertzea zelako; ez literaturaren
ikuspegitik, baizik eta linguistikaren ildotik. Denek,
jadanik, euskararen iturburuaz ari zen neure idazki xume
hori irakurri zuten, soinuak oinarritzat harturik gure hizkuntzaren
sortunera eramaten gintuen “Izotzetik izanera” saio
bitxia. Hori zen, beraz, aurtengo seminarioaren gaia, ene
ahotik oraindik entzun ez zituzten testu eta teoriak entzutea,
bakoitzak bere iritzia eman zezan.
Hori guztia, umore onean, bakoitzak bizitzen zuen mundu
seriosetik aparte, lasaitasun egun batzuk iragaitera etorri
baikinen eta ikerketetan aritzera baino parranda intelektuala
egitera Baztanera hurbildu baikinen. Ferdinand, Hyacinthe,
Humboldt, Txema, Mikel, Louis Luzien, Charles, Alex eta
bederatziok une horietan bat egiten genuen eta gure arteko
– 23 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 23
adiskidantza gure irrietan argi nabari zen. Julien erabat desberdina
genuen eta bere munduan bizi zen.